Ingurumena babesteko esparru ofizialetik kanpoko espazioaren zati bat erabiltea mugatu egingo da

Bizkaie! 2026-06-02 10:29   Jan edanak

Getxoko Nazinoarteko Paella Lehiaketea badator.

Ingurumena babestu eta jagoteko asmoz, Udalak, bagilaren 15etik aurrera, Itxas Argiak Nazinoarteko Paella Lehiaketea atontzen dauen esparruaren bazterreko espazioaren zati bat balizauko dau, aurtengo urtetik aurrera erabilera mugatua izango dauena. Getxoko Uri Antolamenduko Plan Orokor (HAPO) barriak Ingurumen Hobekuntza lez mugatzen dau eremu hori jagoteko eta birsortzeko, ingurumenaren aldetik interes berezia dauelako Kostaldeko Txilardi legor atlantikoen Lehentasunezko Interes komunitarioko Habita (Erika vagans) eta, beraz, Udaltzaingoak balizau eta jagongo dau.

Eremu horren zati bat da (2,4 hektarea), Europar Batasuneko Habitatei buruzko Zuzentarauak aktibo naturaltzat hartzen baitau eta hori babestera behartzen baitau. Udalak holan jagongo dau, azken urteetan pinudiagaz egin dauen bezela, Aixerrotako landatara joaten diran personek gero eta errespetu handiagoa baiteutse: Getxon hain errotuta dagoan jai baten gozamena ingurumenari errespetuagaz buztarten jakin behar behar dogu, eremu hauskorra da, jagon eta babestu beharrekoa. Zeregin horretan inpliketea ezinbestekoa da, eta erakundeek eta herritarrek alkarregaz jokatu, ospakizun horretaz modu jasangarriagoan jarraitu ahal izateko, adierazo dau Amaia Aguirre alkateak.

Egoera hori gaur bertan jakinarazo jake inguruko bizilagunei, baita esparru ofizialaren ondoko jaian parte hartzen daben koadrilei be. Getxo Kulturak, udalagaz lankidetzan, bitartekaritza lana egiten dau koadrila horreekaz, segurtasuna handitzeko, arriskuak minimizetako eta ingurumenagazko errespetua eta garbiketea sustatzeko.

Eremu horretarako sarbidea murriztearen ondorioz, egiaztatutako mobikortasun murriztua daben personentzat gordetako aparkalekua metro batzuk lekualdatu beharko da, eta behar bezela seinaleztatuta egongo da. Neurriak eragindako espazioa balizeteaz gan, informazino-kartelak jarriko dira, hondakinak gaika batzeko egokitutako puntuak, ebakuazino-bideak, suteen kontrako babes-bitartekoak, indarkeria matxistako auziak artatzeko puntu moreko kokapena, anbulantzia, iturriak eta bestelakoak seinaleztatuz.

Orain urte batzuk udaleko hainbat sailek hartutako neurriei eutsiko jake lehiaketearen eragina murrizteko eta segurtasunaren, ingurumenagazko errespetuaren eta garbitasunaren inguruan kontzientzietako eta behar bezela iragarriko dira.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu