Aurtengo aitabitxia Fernando González da, La Revelía jatetxeko sukaldaria
2026-01-21 08:01 Jan edanak98.500 litro produzidu ditue Bizkaian.


Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalidade eta Sustapeneko zuzendariak, Nora Beltrán de Otalorak, denporaldiaren edegieran parte hartu dau, sektorearen eta Euskal Sagardaoa markearen garrantzia azpimarratuz: sagardaoa tradizinoa eta kalidadea buztartzen dituan erreferentziazko produktua da eta Eusko Jaurlaritzeak haren sustapena eta jasangarritasuna bultzatzen jarraituko dau azpimarratu dau Beltrán de Otalorak.
Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardaotegiak sagardao denporaldiaren hasiera ekitaldia egin dau eta bertan, produktoreak, sektoreko eragileak eta erakundeetako ordezkariak batu dira. Nora Beltrán de Otalorak sagardaoak Euskadiko produktu enblematikoa dala nabarmendu dau, baita Euskal Sagardaoa jatorri-deitureak identidadearen, kalidadearen eta jatorriaren bermea eta inportantzia bere: Euskal Sagardaoa izentapenak gure sagardaoaren benetakotasuna eta kalidadea bermatzeaz gan, euskal produktoreen lana, tradizinoa eta barrikuntzea be autortzen ditu. Eusko Jaurlaritzeak sektore hau babesten jarraitu nahi dau, tokiko zein nazinoarteko merkatuetan dauen presentzia indartuz eta sagardao jasangarri eta lehiakorra sustatuz. Euskal Sagardaoa tradizioa eta modernidadea eskutik joan daitekezala erakusten dauen adibidea da, historiadun eta etorkizuna dauen produktu bakarra herritarren eskura jarriz, adierazo dau Beltrán de Otalorak.
Denporaldiaren hasiera honen barran, aurtengo enbajadorearen edo aitabitxiaren figurea be nabarmendu da: Fernando González, La Revelía jatetxeko sukaldaria, oraintsu Michelin izar bategaz saritua. Gonzálezek lurraldetik sortzen dan lanaren balioak modu eredugarrian ordezkatzen ditu: jatorriaren aurrean, produktua errespetauta, kalidadearen aldeko jarrera etenik bakoa eta lurra jagotea. Aitortza honek ahalegina, dedikazinoa eta gauzak ondo egiteko konpromisodun personak baloretan ditu, bai goi-mailako gastronomiak bai euskal sagardaoaren sektoreak konpartiduten dituen printzipioak.
Gauzak holan dirala, Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak sagardaogintzako sektoreagazko konpromisoa berretsi dau, produkzinoaren jasangarritasuna bermatuko daben politikak sustatuz, bai eta kalidadea indartzea eta produktoreen lehiakortasuna tokiko zein nazinoarteko merkatuetan be.
Euskal Sagardaoa izentapena babestea estrategia honen parte da, sagardaoa produktu identitario, jasangarria eta etorkizunean dauen indarra sendotuz eta Eusko Jaurlaritzeak herritarrakaz konektautako nekazaritzako elikagaien sektore moderno baten aldeko jarrerea islatuz.
2025eko uzteak Bizkaian 98.500 litro sagardao natural produzidutea ekarri dau
Aurtengo Bizkaiko sagardaoa azken urteetako onenetakoa da, bai kantidadeari jagokonez, bai kalidadeari jagokonez be. Bizkaiko Sagardaogileen Alkarteak bertoko sagarragaz egindako produktuaren aldeko konpromisoari eusten deutso eta lanean jarraitzen dabe bezeroei ezaugarri bereziko sagardaoa eskaintzeko, baita sagardao barriak sortzeko be.
Uxarte sagardaotegiko Jose Antonio Zamalloak berak emon deutso Fernando Gonzálezi Sagardao Laguna autortzea, holan, aurtengo denporaldiko Bizkaiko sagardaoaren enbajadore bihurtuz.
Bizkaia ez da sagardao-denporaldirik barik geratu aurten, izan be, sei produktore eta elaboratzaileen ahaleginari eta ilusinoari esker; urte osoan lanean dabizen urtarrilean kalidadeko produktua eskaintzeko, eten barik eboluzionetan jarraitzen dauen sagardaoa, gero eta konsumitzaile gehiago erakarteko.
Sagardaoaren ezaugarriak
Aurten sagardao asko heldu da kupelara, izan be, 98.500 litro produzidu dira. Horri esker, produktoreek fruta-bolumen handiagoagaz lan egin ahal izan dabe, beti bere Bizkaiko sagardaoaren bereizgarri diran hautaketa eta jatorri-erispideei eutsita.
Gaur egun, Bizkaiko Frutizainen Alkarteak, BIALKAk, 75 hektareatan banatutako 40 ustiategi ditu eta horrek Bizkaiko Sagardaoagaz alkarlana ahalbidetzen dau.
Barrikuntzearen arloan, izotz-sagardaoa eta graduazino handiko sagardaoa nabarmendu daitekez; elaborazino horreek bai Bizkaiko Foru Aldundiak Zallan dauen upategi esperimentalean, bai Amorebieta-Etxanoko Uxarte upategian egiten dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
