Fernando Canales Euskalduna Bilbao jatetxeko zuzendaritzara bueltauko da

Bizkaie! 2025-06-04 12:58   Jan edanak

19 urtez zuzendu eban jatetxera bueltauko da kozineru bilbotarra.

Fernando Canales. | Ikusi handiago | Argazki originala

Sukaldaria ezaguna da, etxeko gizona, negozioa ezin hobeto ezagutzen dauena, izan be, Euskalduna Bilbaoko sukaldaribuaren ardurea beregan hartuta ia bi hamarkadaz egon zan, bere jatetxea edegiteko erabagia hartu eban arte. Orain, urte batzuk igaro ondoren, proiektu barriagaz dator: Euskalduna by Etxanobe, hain zuzen be. Bere espiritu inkonformistearen eraginez abentura honetan sartu da, goi-mailako sukaldaritza bueltetea eta urte asko lehenago espazio esanguratsu honetan bizitako esperientzia hunkigarriak barriro biziteko asmoz.

Egun, Ajuriagerrako Atelier Etxanobe eta La Despensa del Etxanobe jatetxeak kudeatzen ditu Fernando Canalesek eta orain Euskalduna by Etxanobe proiektu barria be tartean izango da. Nazinoartean oso ezaguna da eta erakustaldi gastronomikoak egin ditu Tokion, Brasilen, Düsseldorfen, Hamburgen, Venezuelan, New Yorken, Milanon, Turks and Caicos ugarteetan, Moskun, Beiruten, Mexican, Parisen, Tianjinen (Txinan) eta Libanon. MICE sektorean be bikain moldatzen da, eskarmentu handia baitau ekitaldi jentetsuetan otorduak atontze. Sukaldari lanetan dituan doeak ez dira bere birtute bakarrak. Persona polifazetikoa da: epaimahaikide ibili da hainbat lehiaketatan eta komunikabideetan be kolaborau dau, besteak beste, Euskalduna Bilbaotik bertatik zuzendutako sukaldaritza-programa batean.

Etapa barri hau, -Euskalduna by Etxanobe-, gure sukaldaritzearen markea izango dauen proiektua da: kalidadea eta sinpletasuna. Jatetxe hau zuzentzeko asmoz nator egoerea gizartea bera be aldatu egin diralako, zuzendaritza barriak beste sentikortasun bat erakutsi eta, gainera, jatetxe zoragarria dalako, esperientzia asko bizi izan diran lekua. Gomuta ikaragarriak ditut leku honetan eta hemen izan diran bezeroek be bai, autortu dau Fernando Canalesek.

Bere aldetik, Iñigo Iturratek nabarmendu dauenez, oso pozik gagoz Fernando Canales Euskaldunara bueltau dalako. Jatetxea barriro zabalduko da, berak hemen emon baitzitualako 19 urte. Seguru gagoz bilbotarrak arabere gehiago sendotuko dauela bikaitasuna zerbitzu guztietan. Ondo etorri Fernando Canales Euskaldunako lantalde osoaren izenean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu