Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoa Bilboko Konpartsak kolektiboaren eskutik

Bizkaie! 2025-07-18 12:31   Jan edanak

Aurten nobedadea da munduko platerra arroza izango dala.

Marijaia ikusteko hilebete falta dan honetan, Bilboko Konpartsak erakundeak 2025eko Bilboko jaietako programazino gastronomikoa aurkeztu dau. Aste Nagusiko 46. Lehiaketa Gastronomikoa abuztuaren 18tik 24ra egingo da, eta buztan gisatua bueltauko da.

2025eko Aste Nagusiko Lehiaketa Gastronomikoaren egitaraua ondokoa da:

  • Astelehena 18: Pisto begetala.
  • Martitzena 19: Tortillea.
  • Eguzatenaa 20: Txipiroiak bere tintan.
  • Eguena 21: Sukalkia.
  • Barikua 22: Makailaoa pil-pilean.
  • Zapatua 23: Marmitakoa.
  • Domekea 24: Buztana.

Lehiaketa orokorretik kanpo, beste lehiaketa bat izango da aurten. Lehenengo domekan, abuztuaren 17an, Aste Nagusiko munduko arrozen lehen edizinoa izango baita.

Txikienek gastrogunean izango dabe lekua, gastrotxikiaren edizino barri bategaz: astelehenean ensalada tailerra; eguaztenean, fruta brotxetea; eta barikuan, gildea. Guztiak Mercabilbaok emondako produktuakaz.

Sariei jagokenez, aurreko urteko sariketaka bat eginez, hainbat lehiaketatan sari ugari egongo dira: dendatan opari-bonoak, bazkariak, tailerrak, txakolinak eta sagardaoak, baita txapelak eta garaikurrak be. Aurreko edizinoetan bezela, lehiaketeak sariketa banatuak izango ditu konparsentzat eta sukaldaritzako dohainak erakustera hurreratu nahi daben parte-hartzaileentzat. Zehatzago esateko, tortilla lehiaketan parte hartzen dabenek 10 arrautza eta kilo bat patata jasoko ditue izena emoteagaitik eta tortilla irabazleak urte osoko arrautzen saria jasoko dau, besteak beste, ondokoak izango dira gastronomia lehiaketako sariak: Pintxoak probetako menuak, bazkariak Bilboko jatetxeetan (Zarate, El Globo, Kalderapeko, Egurre, La Muga...), Bizkaiko txakolina pil-pila edo marmitakoa aurkezten dauenarentzat... Gainera, Gregorio Martin eta Bacalao Egino enpresak buru-belarri ibiliko dira gastronomia lehiaketan opari-bonoak emoten. Alde Zaharreko merkatariak, Euskal Sagardaoak oparitxu bat emongo deutse saridunei, sukaldaritza-tailerrak Erriberako Merkatuaren eskutik... Sukaldari trebeenek sari ederrak jasoko ditue.

Horrezaz gain, Haziren eskutik Eusko Label produktuak izango ditugu Arenalen, 3 ardao kata eguenean, Basque Wine ardaoa; barikuan, Euskal Sagardaoa; eta zapatuan, Bizkaiko Txakolina. Tokiko produktuen parrillada solidario bi be egongo dira. Lehenengo domekan, okela eta barazki parrilladea, eta bigarren domekan, hegaluzea.

Marijaiaren sudurraren bila be ibiliko gara. Anabasa guztiaren artean, lehenengo domekan egingo dan ardao dotoreenen artean bereizteko gaitasun hori oraindino be gordeten dauen napia bilbotarra topau nahi dogu.

Lurreko Merkatuak baserrietako produktuak azokea be eskainiko dau Aste Nagusiko domeka bietan.

Hau guztia guztion gozamenerako da, eta gogoratu nahi dogu Bilbok dauen asterik zoragarrienerako, gure Aste Nagusirako, tripea betetako borondatez atontzen dala. Eskerrak emon behar deutseegu babesleei, bai sarietan, bai logistikan eta generoan egindako ekarpenagaitik. La Salve, BM, Hazi Fundazioa, Mercabilbao, Erriberako Merkatua, Alde Zaharreko Merkatariak, Bacalado Eguino, Ultramarinos Gregorio Martin, Euskal Sagardaoa, Udapa, Euskaber, Bizkaiko Txakolina, Lurreko Merkatua eta hori aurrera ataraten laguntzen deuskuen saltoki guztiak, baita konparsakaz alkarlanean dabilen Bilboko Udalari be, gure Aste Nagusian hau guztia posible izan daiten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu