Aliantzeak barrikuntzea indartu nahi dau euskal osasun-sisteman
2025-06-26 11:17 Jan edanakBoehringer Ingelheimek eta Basque Health Clusterek hitzarmen estrategikoa sinatu dabe.

Aliantzea ikuspegi kolaboratibo, iraunkor eta barrikuntzan oinarritutakoa da, I+Gn ardaztutako hainbat ekimen bultzatzea, pazientearentzat balioa sortzea eta osasun-sistemea eraldatzea aurreikusten dau: Basque Health Clusterragaz dogun aliantza honek barrikuntzagaz dogun konpromisoa indartzen dau, orain 140 urte sortu ginanetik konpainiaren oinarrizko zutabeetako bat baita, adierazo dau Nicolas Dumoulin Boehringer Ingelheim Españako zuzendari nagusiak. Seguru gagoz Euskadin lankidetza estrategiko honek, hazkunde betean dagoan ekosistema dinamikoa dana, etorkizuneko osasun-sistemea alkarregaz eregiten jarraitzeko aukerea emongo deuskula.
Beste alde batetikalde, Asier Albizu Basque Health Clusterreko presidenteak honako hau azpimarratu dau: Boehringer Ingelheim klusterreko Business Partner gisa sartzea albiste bikaina da gure ekosistemarentzat. Honelakoaliantzek nazioarteko irismena duten konpainia bultzatzaileekin lankidetza-bide berri eta berritzaileak irekitzeko aukera ematen digute gure enpresentzat, ezagutzaren transferentzia sustatzeko eta gure lehiakortasuna indartzeko eremu globalean. Aukera bat da gure industria-ehunaren ahalmen barritzailea nazinoartean osasun-sektorearen erronka handiakaz lotzeko eta, Euskaditik, personakan benetako eragina daben urtenbideak bizkortzeko. Akordio estrategiko hau Euskadiko osasun-ekosistemarako oinarrizko momentuan kokatzen da, sektorea euskal ekonomiaren motor nagusietakoa baita, 9.400 miloe eurotik gorako fakturazinoagaz eta 415 erakunde aktibo baino gehiagogaz.
BHCgazko lankidetzea Boehringer Ingelheimek osasun-sistemetan barrikuntzea bultzatzeko dauen estrategia globalaren barruan kokatzen da, baita estadu mailan be, konpainiak 2024an 105 milioe euro baino gehiago inbertidu zituan I+Gn, hau da, aurreko urtean baino % 53 gehiago. Espainia da gaur egun korporazinoak mundu mailan saiakuntza kliniko gehien egin dituan hirugarren herrialdea.
Informazino gehiago:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!