Onddoakaz betetako karraspinak txipiroiakaz eta baba-saltseagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-10-10 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Sasoi honetan, basoetan onddo piloa topau geinkez gure basoetan eta hori oso pozgarria da, bai denpora librea pasetako, baita Euskal Herriko baso, zugatz eta onddoak ezagutzeko be. Geuk be, oraingoan, onddoen sasoia aprobetxauta, plater berezia egingo dogu. Baina suetera joan aurretik, mesedez, mendira zoazenok errespetau egizue ingurumena.

Kaixo irakurleok. Sasoi honetan, basoetan onddo piloa topau geinkez gure basoetan eta hori oso pozgarria da, bai denpora librea pasetako, baita Euskal Herriko baso, zugatz eta onddoak ezagutzeko be. Geuk be, oraingoan, onddoen sasoia aprobetxauta, plater berezia egingo dogu. Baina suetera joan aurretik, mesedez, mendira zoazenok errespetau egizue ingurumena.

Onddoakaz betetako karraspinak txipiroiakaz eta baba-saltseagaz

Osogaiak

- Karraspina deshidratauak: 40 ale.
- Alberjinia: 300 gr.
- Prijiduteko tomatea: 100 gr.
- Kipula txikiak: ale bi.
- Piper gorria: 80 gr.
- Gurina: 50 gr.
- Jerez-ozpina: apurtxu bat.
- Azukerea: apurtxu bat.
- Gatz fina: apurtxu bat.

- Onddoak: 100 gr.
- Gurina: 50 gr.
- Arrautza bat: ale bat.
- Otarrainxka: ale bi.

- Txipiroia: 250 gr.
- Txipiroi-tintea: boltsa bat.

Zelan egin

Egin saltsa emulsionadu bat barazkiakaz: erre laban alberjinia bi, tomate txiki bi, kipula txiki bi eta piper gorri lauren bat. Pasau dana irabiagailuagaz eta emulsionau gurin-dado batzukaz. Gehitu jerez-ozpina, azukerea eta gatza.

Karraspinak beteteko: konfitau 30 bat minutuz onddo garbiak gurinagaz. Txikitu brunoisean arrautza egosiaren zuringoa eta egositako otarrainxka edo langostinoak. Bota ganetik ozpin-orioa.

Saltsea egiteko: preparau baba-saltsea eta koloreztatu saltsa apur bat txipiroien tinteagaz, plateraren erdian jarteko.

Karraspinak egiteko: deshidratauta dagozan legez, itxi beratzen ur hotzean 30 bat minutuz. Bete fartseagaz.

Mahaira atarateko: sartu laba beroan onddo beteak 0,4 º-ko oliba-orio apur bategaz, kolorea hartzen itxi barik. Bitartean, salteau txipiroien tentakuluak. Jarri plateraren behealdeko bazter batean berdura-saltsea. Bota baba-saltsea platerera eta egin biribil bat erdian, baltzez tindautako baba-saltseagaz. Jarri oddoak plateraren inguruan eta, ostean, tentakuluak. Gorde tentakulu bat erdian zutunik jarteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu