Ahate-konfita pasta fresko eta sagar-pure oinarri baten ganean
2006-08-10 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Oraingoan aukeratu dogun langaia oso erraza da preparetako. Produktu desbardina izateaz ganera, merkea da eta konpromisoren bat daukagunean ondo geratzeko aproposa da errezeta hau. Ahatearen beste atal bat landuko dogu: konfita.
Kaixo irakurleok. Oraingoan aukeratu dogun langaia oso erraza da preparetako. Produktu desbardina izateaz ganera, merkea da eta konpromisoren bat daukagunean ondo geratzeko aproposa da errezeta hau. Ahatearen beste atal bat landuko dogu, konfita hain zuzen be. Dendan, konfita latan topauko dogu, bere koipean egosita. Beraz, berotu besterik ez dogu egin behar etxean eta, ostean, guarnizino egokia jarrita, primeran geratuko jaku platera, ikusiko dozue. Suetera joan aurretik esan behar dot konfita ahate iztar konfitaua dala. Orain bai, goazen sukaldera, patera zelan preparau ikastera.
Ahate-konfita pasta fresko eta sagar-pure oinarri baten ganean
Osogaiak (4 lagunentzat)
Ahate-konfita: 4 ale
Azukerea: bakotxaren gustura
Oporto ardaoa: 300 ml.
Hegaztien saltsa-hondoa
Pasta freskoa
Sagar-purea
Zelan egin
Berotu laban ahate-izterra bere koipetan. Atara platerera, aurretik sueztitutako pasta freskoz egindako oinarri baten ganera, eta lagundu sagar pureagaz eta oporto-saltseagaz (saltsa hori egiteko preparau karamelu argi bat, gehitu ardaoa, itxi sutan eta, ostean, busti hegaztien saltseagaz).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!