Begihandi eta onddo nahasturea
2006-11-13 01:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Oraingoan mendia eta itsasoa nahastauko doguz gure platerean. Horretarako aukeratu doguzan elementu nagusiak honako honeek dira: itsasotik, begihandia; basotik, barriz, onddoak.
Kaixo irakurleok. Oraingoan mendia eta itsasoa nahastauko doguz gure platerean. Horretarako aukeratu doguzan elementu nagusiak honako honeek dira: itsasotik, begihandia; basotik, barriz, onddoak. Biak be, denporaldiko produktuak dira. Platera modu bitara jan daiteke, bai lehenengo plater moduan, baita bigarren plater legez be. Probau, konbinazinoa oso egokia da eta. Beraz, animau eta goazen sukaldera, zelan egin ikustera.
- Berakatza: ale bi
Garbitu begihandia eta erregosi berakatzagaz, piper berdeagaz eta kipuleagaz. Erregosi ostean, atara eta itxi barazkien ura urritzen; gehitu tintea, txikitu irabiagailuagaz, iragazi eta jarri gatz-puntuan.
Txikitu brunoisean kipulea eta piper berdea. Beste ontzi batean, jarri kipula apur bat prijiduten eta, gero, piper berdea. Ondo egin arte itxi. Ostean, gehitu begihandia eta onddo-dadoak. Egin nahasketea 3 arrautzagaz eta jarri gatz-puntuan.
Platerera atarateko: jarri platerean nahasturea eta ondoan jarri pure baltz apur bat. Apaindu begihandi-eraztun batzukaz eta ogi-prijidu batzukaz. Amaitzeko, bota txiki-txiki ebagitako perejila ganetik.
Osogaiak
- Piper berdea: 100 gr.
- Kipulea: 250 gr.
- Begihandia: 1 kg.
- Txipiroi-tintea: 3
- Kipulea: 200 gr.
- Piper berdea: 100 gr.
- Latako onddoak: 400 gr.
- Arrautzak: dozena bat.
- Ogia.
- Perejila.
Zelan egin
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!