Erreboiloa plantxan bedar aromatikozko ozpin-orioagaz eta azalore pureagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-08-28 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Gaurkoan udako arrain bat landuko dogu. Kartako arraina da baina gaur egun arraindegietan beti topau geinke. Erreboiloa da eta urteko sasoi honetan dago merkeen, horregaitik landuko dogu orain.

Kaixo irakurleok. Gaurkoan udako arrain bat landuko dogu. Kartako arraina da baina gaur egun arraindegietan beti topau geinke. Erreboiloa da eta urteko sasoi honetan dago merkeen, horregaitik landuko dogu orain. Erosterakoan, freskotasunari eta kalidadeari begiratuko deutsagu ia harrain-haztegikoa ala itsasokoa dan jakiteko. Gaur egun arrain-haztegi naturalak be badagoz, bai Galizian baita Frantziako kostaldean be. Gehien bat kolorean igarten jako, itsasokoa ilunagoa da, izan be, ur sakonetan dabil eta eguzkiak ez deutso azala argitzen. Arrain-haztegietakoa, barriz, klaruagoa da eta okela gitxiago dauka. Etxean arin igarriko deutsazue zelakoa dan eta gustuan be desbardintasuna daukie.

Goazen, ba, suetera, zelan egin ikustera.

Erreboiloa plantxan bedar aromatikozko ozpin-orioagaz eta azalore pureagaz


Osogaiak
:

- Erreboiloa 0,8 kg.
- Oliba-orioa 1,12 l.
- Estragoi-ozpina 30 ml.
- Erromeroa.
- Apoperrexila.
- Ezkaia.
- Barrengorria 0,05 kg.
- Kuiatxoa 0,05 kg.
- Pipermorroa 0,05 kg.
- Azalorea 0,45 kg.
- Gurina 80 gr.
- Tipulina.

Zelan egin:

Kendu hazurrak erreboluari, zatitu eta plantxan egin. Preparau ozpin-orio epela ozpinagaz, orioagaz eta fin-fin txikitutako bedar aromatikoakaz. Bota erreboiloari ganetik. Neurri bereko kubotxuetan zatitu ozpin-orioari ganeratuko deutsaguzan pipermorroak, kuiatxoak eta barrengorria eta bota ganetik. Preparau azalore-purea: egosi azalorea uretan, sikatu, txikitu eta gehitu astiro-astiro egitura egokia lortu arte, pomada-puntuko gurina (hau da, berotan krema-egiturea hartzen dauena). Jarri koilarakada bat azalore-pure erreboiloaren albo batean. Apaintzeko, jarri purearen ganean tipulin-mutur batzuk.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu