Zainzuri kremea
2006-05-05 02:00 Jan edanakUdabarriko produktuakaz segiduko dogu beharrean eta zainzuriak, ortutik jatorkuzan barazki gozoak hartuko doguz langai.
Kaixo irakurleok. Udabarriko produktuakaz segiduko dogu beharrean eta zainzuriak, ortutik jatorkuzan barazki gozoak hartuko doguz langai gaurkoan. Gehien bat Nafarroan topauko doguz. Guk latako zainzuriak erabiliko doguz. Orain arte, latatik hartu eta zuzenean jan izan doguz beti, zeozegaz lagunduta batzutan. Orain, desbardin aurkeztuko doguz: krema erara. Goazen ba, sukaldera, zelan egin ikustera.
Zainzuri kremea
Osogaiak (4 lagunentzat)
- Latako zainzuriak: (4 lata).
- Esnea: (0,96 litro).
- Behe-mailako uruna: 700 gramo.
- Margarinea: 700 gramo.
- Saltsa-hondo zuria.
Zelan egin:
Barazkiak: zainzuriak sikatu eta bi zatitan banatu. Puntak ebagiko doguz, gero platera horniduteko eta gorde zainzuriak eta ura.
Aurretik preparau beharrekoak: saltsa-hondo zuria eta bexamela.
Amaitzeko: gehitu bexamelari gorde dogun zainzurien zatia, ura eta, behar izan ezkero, hondo zuria (kalkulatu zainzuriaren ura eta hondoaren artean behar izango dogun kantidadea). Itxi irakiten apur baten, kontu handiz eta erre barik. Ostean, thurmixean pasau eta gatz- eta loditasun-puntuan jarri.
Serbiduteko: gehitu horniduteko gordetako zainzuri puntak eta bero atara.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!