Hegaluze ensalada epela pistozko ozpin-orioagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-07-27 02:00   Jan edanak

Kaixo irakurleok. Udea aurrera doa eta itsasoko denporaldiko produktu nagusia hegaluzea da. Gaurkoan, beraz, hegaluzea landuko dogu suetean. Udea dala eta, ensaladea preparauko dogu, hegaluze ensalada epela. Baina beti esaten dodan legez: jatekoa bero edota epel jatea errefreskagarria da gorputzarentzat. Beraz, goazen ba suetera, ensaladea zelan egin behar

Kaixo irakurleok. Udea aurrera doa eta itsasoko denporaldiko produktu nagusia hegaluzea edo atuna da. Gaurkoan, beraz, hegaluzea landuko dogu suetean. Udea dala eta, ensaladea preparauko dogu, hegaluze ensalada epela. Baina beti esaten dodan legez: jatekoa bero edota epel jatea errefreskagarria da gorputzarentzat. Beraz, goazen ba suetera, ensaladea zelan egin behar dan ikustera.

Hegaluze ensalada epela eta pistozko ozpin-orioa

Osogaiak

Hegaluzea: kilo erdi
Tipulina eta kipulea
Aneta: 2 orri
Pistoa (kipulea, kalabazina, tomatea, piperra...)
Patatak
Tapenadea
Ozpin-orioa

Zelan egin

Garbitu hegaluzea, atara solomoak, egin madailoiak (120 gramo razino bakotxeko eta laupabost zati). Ostean, laban erre.

Saltsea preparetako pistoa, konfitautako kipula txikiak, tapenadea, berdura-buketa eta sueztitutako patatak erabiliko doguz. Ostean, oinarrizko ozpin-orioa ganeratu deutsagu danari.

Mahaira atarateko, jarri plateraren albo batean sueztitutako patatak eta ganean tapenade apur bat. Ondoan, berdura buketa jarri kipula txikiakaz. Pistoa, berotu ostean, erdian jarriko dogu eta ganean, laban erretako hegaluzea. Ganetik, laban hegaluzeak berez ataratako saltsea botako deutsagu, ostean tipulinagaz eta anetagaz apaintzeko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu