Mero errea boilur eta kipula-orioagaz

Benat Ormaetxea Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria 2006-10-23 02:00   Jan edanak

Meroa arraindegietan bai freskoan eta bai izoztuta topau zeinkie, beti be prezioaren arabera. Meroa arrain mistoa dou, hau da ez da arrain urdina ezta zuria be baina okela samu-samurra dauka.

Kaixo irakurleok, daborduko udagoienean sartu gara eta beti legez sasoian sasoiko produktuakaz hasiko gara jolasean. Horretarako, oraingoan itsasora joko dogu, mero arrainaren bila. Meroa arraindegietan bai freskoan eta bai izoztuta topau zeinkie, beti be prezioaren arabera. Meroa arrain mistoa dou, hau da ez da arrain urdina ezta zuria be baina okela samu-samurra dauka.

Oraingo errezetea preparetako meroaren lagungarri osogarri berezia jarriko deutsagu eta, holan, gabonetarako pentsautako errezetea izan daiteke. Jantzi amantala eta goazen suetera.

Mero errea boilur eta kipula orioagaz

Osogaiak:

- Meroa, 800 gramu.
- 0,4º-ko oliba-orioa, 0,15 litro.
- Sagardao ozpina, 50 ml.
- Kipulea
- Boilurra, 8 gramu.
- Azalorea, 0,45 kilo.
- Gurina, 80 gramu.
- Kuia edo kalabazea, 0,15 kilo.
- Lekak, 0,15 kilo.
- Azenarioa, 0,15 kilo.

Zelan egin:

Ezer baino lehen, meroari hazur danak kenduko deutsaguz. Suprema zatiak egin eta azalagaz edo azal barik, norberaren gustoaren arabera. Ondoren, plantxan egingo doguz baina laban amaitu. Ozpin-orioa egiteko ondoko osogaiak nahastau: orioa, ozpina, kipulea eta dado txikietan zatitutako boilurra. Guarnizinoa preparetako osogaiak ingeles erara egosi behar dira, bakotxari behar dauen egosketa puntua emonaz. Ondoren, nahastau eta jarri platerean. Meroa gainean jarri eta albo batean azalore-purea (purea egiteko, egosi azalorea, sikatu ondo, txikitu eta bota gurin urtua).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu