Hegalabur ‘carpaccio’-a, aza-gorri eta porru prijiduagaz
2006-09-19 02:00 Jan edanakKaixo irakurleok. Udea amaitu aurregik, sasoiko produktuak aprobetxauko doguz suetean. Aurtengo udan, errezeta batzuk egin doguz hegaluzeagaz baina hegalaburragaz ez, beraz, hegalaburra modu berezian landuko dogu oraingoan.
Kaixo irakurleok. Udea amaitu aurregik, sasoiko produktuak aprobetxauko doguz suetean. Aurtengo udan, errezeta batzuk egin doguz hegaluzeagaz baina hegalaburragaz ez, beraz, hegalaburra modu berezian landuko dogu oraingoan.
Hegalabur gorria izango dogu langai eta beragaz ‘carpaccio’ deritxan platera landuko dogu. Oso plater aproposa eta freskoa da udarako; hegalaburrak koipe asko dauka eta ia gordinik jan daiteke. Beraz, goazen ba suetera, zelan egiten dan ikustera.
Hegalabur ‘carpaccio’-a, aza-gorri eta porru prijiduagaz
Osogaiak (4 lagunentzat)
200 gr. hegalabur
Gatz mehea
30 aza-gorri orri
Juliana eran ebagitako porru bat
Oliba-orioa
Uruna
Mal-don gatza
Kipulina txikitua
Zelan egin
Plater honek aurreprestakuntzea behar dau, beraz, jan baino egun bi lehenago hasi behar gara lanean. Hegalaburra marinetan jarriko dogu 24 orduz. Horretarako, hegalaburra ur oso hotzean jarriko dogu (izotzakaz bada, hobeto). Urez tapauko dogu eta zenbat ur bota deutsagun neurtu, litro bakotxeko 150 gramo gatz mehe bota behar jakozalako. Hozkailuan sartu eta hurrengo egunera arte itxiko dogu.
Hurrengo egunean, 24 ordu pasau eta gero, hegalaburra uretatik atara eta ‘film’ plastikoan batuko dogu. Ostean, izozkailuan sartu eta hurrengo egunera arte itxiko dogu, gogor geratzeko.
Prozesuaren bigarren eta azken egunean, kutxilo zorrotz bategaz oso mehe ebagiko dogu hegalaburra eta plater batean jarriko dogu zabalik. Ondoren, dana busti oliba-orioagaz eta Mal-don gatz apur bategaz. Amaitzeko, aza-gorriari orioa ganeratuko deutsagu eta porrua, urunetik pasau ostean, prijidu egingo dogu. Hori guztia botako deutsagu ganetik hegaluzeari eta platera amaituta egongo da. On egin!
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!