Barbarin-xerrak patatearen eta tomate-coulisaren gainean
2006-05-19 02:00 Jan edanakItsaso gusto gehien daukan arrainagaz preparauko dogu errezetea, salmonete edo barbarinagaz, hain zuzen be.
Kaixo irakurleok, oraingoan itsasotik datorren arrain bat bat landuko dogu. Arrain berezia, izan be, itsaso gusto gehien daukan arrainagaz preparauko dogu errezetea, salmonete edo barbarinagaz, hain zuzen be. Oso gusto fina dauka eta beraz erraza da jateko. Preparauko dogun errezetea oso sinplea da, erraza lantzeko, barbarinek gusto suabea daukielako eta ez dabelako goarnizino handirik onartzen. Berazn edozeinek egiteko modukoa dala esango neuke.
Barbarin-xerrak patatearen eta tomate-coulisaren gainean
Osogaiak (lau lagunentzat)
- Berakatz-atalak (bat edo bi).
- Barbarinak (12 bat xerra).
- Patatea (kilo bat).
- Kipulea.
- Tomatea (kilo erdi).
Zelan egin:
Hasteko, coulisa preparau behar da. Horretarako, sueztitu tomatea zartagin batean eta su motelean, salda kontzentratu bat lortu arte. Ondoren, markau barbarin solomoak plantxan, kontu handiz, azala desegin ez daiten. Ondoren, panadera patatak egin laban, jarri plater batean barbarin-xerren azpian, eta bota coulis saltsea barbarin solomoen gainetik, tapau arte. Listo. Esan deutsuedan legez, azkar eta erraz preparetako errezetea da, eta garrantzitzuena: gozoa, oso gozoa. On egin.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!