Ardao baltza: baita loditasunari aurre egiteko be

Imanol Sarasola 2006-11-13 01:00   Jan edanak

Estadu Batuetako, Harvardeko medikuntza eskolako eta Zahartze Institutu Nazionaleko ikerlari talde batek adierazo dau ardao baltzaren osagai natural batek, resveratrol izenekoak, dieta hiperkaloriko baten ondorio txarrak gitxitzen dituala, arratoietan bai behintzat, eta era berean, bizi itxaropena luzatu.

Estadu Batuetako, Harvardeko medikuntza eskolako eta Zahartze Institutu Nazionaleko ikerlari talde batek adierazo dau ardao baltzaren osagai natural batek, resveratrol izenekoak, dieta hiperkaloriko baten ondorio txarrak gitxitzen dituala, arratoietan bai behintzat, eta era berean, bizi itxaropena luzatu.

Arratoiakaz egindako esperimentuetako emoitzak, gizakiei aplikaukeran emoten badira, gaur egun Estadu Batuetan loditasunak sortutako gaixotasun ugari, egunero-egunero resveratrol kantidade bat hartuz, kaloria ugari dabezan janariek sortutako gaixotasunak arindu daitekezala ikusi dabe, on line argitaratzen dan Nature aldizkarian esan dabenaren arabera.

Resveratrola mahats aleen azalean dago eta ardao baltzean agertzen da. Frantsesen paradoxaren azalpena be bada, nonbait: sinistezina emoten dauen arren, Frantzian, koipe askoko dieta jarraitzen daben personen artean, Estadu Batuetan baino arrisku txikiagoa daukie gaixotasun kardiakoak sufriduteko.

Ikerlariek arratoi talde bati, % 60 koipeetan oinarritutako janaria emon eutsen. Espero bezela, arratoiak diabetesak jota egozan berehala, gibelak hipertrofiau egin jaken eta dieta estandarra jarraitzen ebenak baino askoz lehenago hilten hasi ziran.

Beste arratoi talde bat, dieta koipetsu bardinagaz elikatu eben, baina honeei egunero resveratrol kantidade bat emon eutsien. Jakina, resveratrol hartuta be, arratoiak bardin loditu ziran, baina glukosa eta insulina kopuruak ez jakezan horrenbeste igon. Era berean, gibelen neurria haztea be eragotzi eben.

Halan da be, harrigarriena izan zan ikustea, zelan substantzia horrek luzatu eutsen bizi itxaropena arratoiei, izan be, koipe kopuru kantidade bera janda, resveratrol hartu eben arratoiak hainbat hilebete beranduago hil ziran.

Ikerlariek beste ikerketa batzuk be egin ebezan, besteak beste, zahartukeran arratoien garapen fisikoa neurtzeko. Ondorio nagusia ondokoa izan zan:resveratrol hartu eben arratoiek, hartu ez ebenek baino trebetasun motore handiagoa eukiela. Kontua da ze substantzia horrek loditasunaren ondorio negatiboei aurre egiten deutsela, baita mobimentu eta koordinazinoari jagokonean be.

Azken buruan, ez da gauza barria osasunerako ardaoak ezaugarri onuragarriak dituala. Baina Internet bidezko Nature orrialdeak argitaraturiko ikerketa horrek sekulakoa dinosku, izan be, batez be ardao baltzean agertzen dan resveratrol susbstantzia hartzen daben ugaztunek, nahiz eta jaki koipetsuagoak jan, gaixotasun kardiakoak izateko aukera gitxiago daukie. Beraz, ikerketeak aurrera egiten badau, goserik pasau barik kaloriak galtzeko aukera bat izan daiteke substantzia hau hartzea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu