Ardotxu: txikiteorako ardaoa

Imanol Sarasola 2010-04-12 14:57   Jan edanak

Bizkaiko 25 bat bodega alkartu dira Ardotxu izeneko logotipoagaz txikiteorako ardao bat atarateko. Helburua ardao hori ezagutzera emon eta beronen kalidadea bermatzea da, kontsumitzaileen konfidantzea berreskuratzeko.

Mahatsaren usteldura grisa aurreikusteko biosensore barria

Imanol Sarasola 2010-01-20 14:49   Jan edanak

Usteldura grisaren kontrako tratamendu prebentiboa egitea lau mila euro hektareako dala kalkuletan da, eta sistema barri honegaz dirutza hori gastau beharrik ez da egongo. Sistemearen izena Safegrape da (Mahats segurua/mahats sanoa).

Ardaoaren osogaiak bereiztu eta alkoholik bako ardaoa lortu dabe

Imanol Sarasola 2009-11-17 14:28   Jan edanak

SCC prozesuaren bidez lortutako ardaoa ikerkuntzan hiru urte luzeren lana da. Laster merkaturatzeko asmoa dago formatu barritzaile batean, 200 mililitroko lata edo poteetan eta hiru erreferentzia desbardin izango ditu.

World Bulk Wine Exhibition ardaoa soltean saltzeko nazinoarteko topaketea

Imanol Sarasola 2009-09-23 17:49   Jan edanak

World Bulk Wine Exhibition, zemendiaren 9an eta 10ean egingo da Amsterdameko RAI Eliciumen. Kalidadeko ontziratu bako ardaoa saldu eta erosteko nazinoarteko topaketarik garrantzitsuenetarikoa izango da.

Champagne, hazten doan lurraldea

Imanol Sarasola 2008-03-25 17:41   Jan edanak

Champagne Frantziako lurralderik ezagunena da mundu zabalean. Orain arte, 35.000 hektarea lur erabilten ziran txanpana egiteko mahastiak landatzeko baina, eskaera hain handia izanik, ez ziran kapaz mundu guztiko herrialde guztietatik etozan eskaerei aurre egiteko.

Gradu gitxiagoko ardao barri bat: Altos de la Ermita

Imanol Sarasola 2008-03-07 11:04   Jan edanak

Casa de la Ermita taldeak teknika barri baten bidez 'alkohol gitxiagoko ardaoa' atara barri dau, % 6´5 - 7 gradukoa, ardao normal baten graduazinoaren erdia dauena. Ardao baltz barri horrek, Altos de la Ermita deiturikoak, merkadua gradu gitxiagoko ardaoak eskatzen dagoan momentuan sortutakoa bada be, legeak ezarritakoa bete beharko dau.

Mahatsaren genomea

Imanol Sarasola 2007-08-22 02:00   Jan edanak

Europako Batasuneko Ikerketa eta Garapenaren arloko hainbat herrialdek lagundu eta bultzatuta, European Science Foundation-ek (ESF) COSAT izeneko ardaogintzarako ikerketa programea atara dau.

Kriantza ardaoa: prozesua eta egurra

Imanol Sarasola 2007-08-13 02:00   Jan edanak

Bodegara sartu eta kriantza ardaoen lekura ailegaukeran, haretx egurraren usain nabarmenaz gan, bake sentsazinoa eta lasaitasuna be igarten dira.

'Oso ona' 2006ko uzta Errioxan

Imanol Sarasola 2007-05-31 02:00   Jan edanak

Errioxako Jatorrizko Izendapeneko Plenoak, 2006ko ardao partideari kalifikazino ‘Oso ona’ emotea erabagi dau. Balorazino hau, Errioxako Jatorrizko Izendapen kalifikazinoa, uzta desberdinen kalifikazinoa, oraintsu onartutako ezaugarri zorrotzen arabera egina dago.

Mahats zuriaren eta baltzaren arteko desbardintasun genetikoak topau ditue

Imanol Sarasola 2007-03-16 01:00   Jan edanak

Aurkikuntzeari esker, mahats bariedade barriak lortu ahal izango dira eta, beraz, ardao barriak. Ganera, kolore gehiago edo gitxiagoko ardaoak lor daitekez eta, gura izan ezkero, beste kolore batzutakoak be bai.

Ardao baltza: baita loditasunari aurre egiteko be

Imanol Sarasola 2006-11-13 01:00   Jan edanak

Estadu Batuetako, Harvardeko medikuntza eskolako eta Zahartze Institutu Nazionaleko ikerlari talde batek adierazo dau ardao baltzaren osagai natural batek, resveratrol izenekoak, dieta hiperkaloriko baten ondorio txarrak gitxitzen dituala, arratoietan bai behintzat, eta era berean, bizi itxaropena luzatu.

Ardaogintzearen erreforma proposamena Europan

Imanol Sarasola 2006-07-14 02:00   Jan edanak

Mahasti eta ardaogintzarako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ardaogintzarako politikea aldatu guran, sekulako erreformea proposatu dau.