World Bulk Wine Exhibition ardaoa soltean saltzeko nazinoarteko topaketea
2009-09-23 17:49 Jan edanakWorld Bulk Wine Exhibition, zemendiaren 9an eta 10ean egingo da Amsterdameko RAI Eliciumen. Kalidadeko ontziratu bako ardaoa saldu eta erosteko nazinoarteko topaketarik garrantzitsuenetarikoa izango da.
World Bulk Wine Exhibition, zemendiaren 9an eta 10ean egingo da Amsterdameko RAI Eliciumen. Kalidadeko ontziratu bako ardaoa saldu eta erosteko nazinoarteko topaketarik garrantzitsuenetarikoa izango da, orain arte izan ez dan espazio bakarra; bertan, ardaoaren alorrerako hain garrantzitsua dan momentu honetan, ardaoa saldu eta erosteko baldintza aproposenak izango ditue.
Topaketearen helburua, ardaogintza alorrean, kalidadeko ardaoa ontziratu barik saltzeko erreferentzia gune bihurtzea da. Horregaitik, munduko ardaogile handienak parte hartzeko bideratua dago, besteak beste, Espainia, Frantzia, Italia, Portugal, Argentina, Txile, Maroko, Txina, India, Errusia, Vietnam eta Korea. Sail berezi bat izango da nazinoarteko produktore nagusienak topaketara erakarteko eta, era berean, ardaogintza arloan gero eta indartsuago dabilzan Txina, India edo Errusia lako herrialdeetako erosle eta produktoreentzako be aparteko atentzinoa izango da.
Topaketea, mundu zabaletik ardaoa erosi edo saltzeko asmoagaz bertaratuko diran guztiek, erosotasun eta erraztasun handienak izan daiezan eta etekinik handienak atatarateko asmoagaz antolatua dago. Saltzaileek aurretiaz berbatutako saltokia izango dau eta kartel eta hormirudien bidez euren ezaugarriak erakutsi ahal izango ditue.
World Bulk Wine Exhibition Pomona Keepersek antolatua dago, Gaztela-Mantxako entrepresarien alkarte mugatu batek bereziki eta beste zenbait alkartek, izan be, danak bat egin dabe kalidadeko ontziratu bako ardaoaren salerosketarako topaleku baten beharraz.
Bertan, ardaoak probetako gela berezia be izango da, Silent Tasting Room, hain zuzen be; leku horretan, erosi aurretik ardao erosleek aukeraturiko ardaoak probau ahal izango ditue ezelako interferentziarik barik. Era berean, eskatzen daben erosle eta saltzaileei eskaintzeko negozio gunea deiturikoa be izango da.
Topaketearen beste berezitasun bat izango da bertan egingo dan jardunaldia: 'Ardao ontziratu bakoa eta bere merkatua. Etorkizunerako apostua' lelopean, hain zuzen; parte-hartzaileak ardaogintza arloan eta ontziratu bako ardaoaren inguruan zeresana daben adituak izango dira.
Azken buruan, ardao kontsumoaren jaitsierearen eta produkzinoan izan diran gaineratikoen eraginez, espainiar estaduko ardaogintza sektoreko enpresariak arduratuta dagoz eta, aspaldi hasi ziran, ardaoa saldu ahal izateko aukera barriak aztertu eta proposatzen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!