'Oso ona' 2006ko uzta Errioxan
2007-05-31 02:00 Jan edanakErrioxako Jatorrizko Izendapeneko Plenoak, 2006ko ardao partideari kalifikazino ‘Oso ona’ emotea erabagi dau. Balorazino hau, Errioxako Jatorrizko Izendapen kalifikazinoa, uzta desberdinen kalifikazinoa, oraintsu onartutako ezaugarri zorrotzen arabera egina dago.
Errioxako Jatorrizko Izendapeneko Plenoak, 2006ko ardao partideari kalifikazino ‘Oso ona’ emotea erabagi dau. Balorazino hau, Errioxako Jatorrizko Izendapen kalifikazinoa, uzta desberdinen kalifikazinoa, oraintsu onartutako ezaugarri zorrotzen arabera egina dago.
2006an, 421 miloe kilo mahats batu ziran bertako Jatorrizko Izendapeneko eremuan, 60.389 hektareatan hain zuzen be; igaz baino apur bat gitxiago. Nekazarien erantzunkizuna be goraipatzen da, izan be, legeak agindutakoa baino ez eben batu, hau da, 6.500 kilo hektareako, mahats baltza eta 9.000 kilo hektareako, mahats zuria; ganerako izendapenetan baino gitxiago.
Ardaogileek kalidadeari begirako teknikarik aproposenak erabili zituen, mahats aleak, kolorea aldatzen egozan garaian morda txikiak kendu, mahats-batze selektiboa egin, eta beste batzuk.
Lurrean geratutako negu partean eginiko euriaren ura, oso onuragarria izan zan udaberrian mahatsa hazten joateko, eta udako tenperatura altuak eta sikatea arintzeko. Beraz, bendimiaren aurreko egoerea orokorrean oso ona izan zan mahatsa batzen hasteko. Mahats-batzea irailaren batetik urriaren 27ra bitartean egin zan.
Ardaoaren kalifikazino prozesurako, orain dala gitxi Kontseiluak oinarriak aldatzea erabagi eban, beti be, kalidadearen mailea igoteko asmoagaz. Besteak beste, polifenol eta kolore indizeak be kontuan hartuko dituezan ezaugarri analitikoak erantsiz azterketa orokorrari.
Zemendian hasi zan uztaren kalifikazinorako prozesua. Bodega bakotxean lagin bat jaso eben 100.000 litroko partidea egiteko. Lagin bakotxa Jatorrizko Izendapeneko laborategiren batean aztertua izan zan eta ondoren, hiru dastatzailek osoturiko batzorde batek probau eban.
Balorazino organoleptikoa egiteko erispideak, behar bezela araututa dagoz, probautako lagin guztien emoitzak isilpean eta anonimatoan gordeteko.
Azken buruan, 277´50 miloe litro izan ziran kalifikatuak (14’54 zuri, 11’60 ardao gorri eta 251’36 baltz). Beste alde batetik, 1’12 miloe litro deskalifikatuak izan ziran froga analitiko edo sentsorialetan. Ganerako ardaoa, 296’16 miloe litro osatu artekoak, ez dira kalifikatuak izan onartutakoaren gainetik produzidutakoak izateagaitik.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!