Ardaogintzearen erreforma proposamena Europan

Imanol Sarasola 2006-07-14 02:00   Jan edanak

Mahasti eta ardaogintzarako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ardaogintzarako politikea aldatu guran, sekulako erreformea proposatu dau.

Mahasti eta ardaogintzarako Europako Batzordeak, Europako Batasunean ardaogintzarako politikea aldatu guran, sekulako erreformea proposatu dau. Planaren helburuak honakoak dira:

1. EBko ardaoetatik eratorritako produktuen lehiakortasuna areagotu, mundu zabalean onenak diraneko oihartzuna berrindartu eta merkatu barriaktopau bai Europan eta baita hortik kanpo be.

2. Eskaintza eta eskaerearen arteko oreka bermatuko dauen ardaogintzarako araudi argi eta erraza sortu.

3. Ardaogintzarako europar tradizinoen eta produziduten dan guneen babeserako Arandia sortu.

Egoerea ez ei da bolanderak botateko modukoa eta horren erakusgarri: kalidadeko ardaoen salmentak gora egin arren, Europan, egunetik egunera behera doa ardaoaren kontsumoa. Beste alde batetik, kanpotik erosi dan ardaoak % 10 gora egin dau azken 10 urteetan eta kanpora saldutakoen artean apur bat baino ez dau egin gora. Gauzak holan dirala, joera horri jarraituz, 2011n produziduko dan ardaoaren % 15 eszedentea izango litzateke.

Aitatutako egoerearen aurrean, besteak beste, ondorengo neurriak proposatu ditu Europako Batzordeak:

1. Mahasti handiak eta errentagarritasun txikikoak dabezan produktoreei diru-laguntzinoak eskaini mahastiak kendu dagiezan. Era horretara, bost urtetan 400.000 hektarea desagertarazotea litzateke helburuetariko bat. Hori bai, mahastiak kendu edo ez produktorearen esku egongo da, boluntarioa izango da.

2. Erreforma honen arabera, hainbat laguntza kenduko litzatekez. Berbarako, merkatua erreguletako orain arte erabili izan diran diru-laguntzinoak, azpiproduktoen destilazinorakoa, muztioaren laguntzak ,likoreetarako alkohol destilazinoarena, krisi destilazinoaren laguntzak e. a.

3. Ardaogintzarako praktika barriak indarrean jartea Batzordearen esku geldituko litzateke, OIVk proposatutako ardaogintzarako praktikakaz bat eginez.

4. Ardaoaren kalidadeari jagokonean, gaur egunekoa baino politika askoz be argiagoa jarraituko litzateke eta bi ardao mota agertuko litzatekez: Jatorri Geografikoa daben ardaoak eta kalifikazino hori ez dabenak.

5. Alkohol gradua igoteko azukerearen erabilerea galarazotea.

6. Etiketeari jagokonean arauak malgutzea, bai kontsumitzaileari laguntzeko eta baita produktorearen lana errazteko be. Orain arte ez bezela, aurrerantzean, erreforma honen arabera, Jatorri Geografikorik ez daben ardaoek adierazi ahal izango dabe mahats bariedadea eta uztaren urtea be bai.

Azken buruan, erreforma hau oraingoz proposamena baino ez da baina 2006ko abenduan edo 2007ko urtarrilean Batzordeak Lege Propasamenak aurkezteko asmoa dauka eta zuhur ibiliko gara.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu