Champagne, hazten doan lurraldea
2008-03-25 17:41 Jan edanakChampagne Frantziako lurralderik ezagunena da mundu zabalean. Orain arte, 35.000 hektarea lur erabilten ziran txanpana egiteko mahastiak landatzeko baina, eskaera hain handia izanik, ez ziran kapaz mundu guztiko herrialde guztietatik etozan eskaerei aurre egiteko.
Champagne Frantziako lurralderik ezagunena da mundu zabalean. Orain arte, 35.000 hektarea lur erabilten ziran txanpana egiteko mahastiak landatzeko baina, eskaera hain handia izanik, ez ziran kapaz mundu guztiko herrialde guztietatik etozan eskaerei aurre egiteko. Hori dala eta, Kalidade eta Jatorriaren Instituto Nazionalak, Izentapena mugatzen dauen lurraldea zabaltzea erabagi dau.
Aldaketa horrek inguruko 40 bat eskualdetan izango dau eragina, lurren balioa izugarri igoarazoko baitau. Zorioneko lur horreen prezioa, egun batetik bestera, txanpana egin ahal izango dabelako, 200 bider handiagoa be izan daiteke hainbat kasutan.
Txanpana egiteko mahasti hektarea baten prezioa 400.000 eta 1'1 miloe artekoa da. Ostera, beste laborantza batzuetarako lurraren prezioa 7.400 euro ingurukoa.
INAO edo Institutu Nazionalak harturiko erabagi hori hartzea oso gatxa izan da. Urte bitan, bost lagun, tartean historialari bat, geologo bat, klima kontuetan aditua dan bat, mahastien jaube bat eta soziologo bat ibili dira ingurua zehatz mehatz aztertzen, zelan ez, erabagiaren ondorioak kontuan hartuta.
INAO Institutua martiaren 14an hasi zan aukeraturiko 40 lurraldeotan azterketak egiten jatorri izentapenean sar daitezan. Ikerketok Marne, Aube, Haute Marne eta Aisne departamentuetan egingo ditu sei hilebetez.
Tarte horretan, eskualdeetako ordezkariek euren ezaugarriak denfendidu beharko ditue eta, urtebetera, txanpana egin ahal izango daben lurraldeak zehatz bereiztuta izango dira. Holan, lurralde barri horreetako txanpanak 2021 inguruan probau eta edan ahal izango dira.
Lurraldea zabaldu beharra, beraz, guztiz lotuta dago eskaereagaz. Izan be, urtetik urtera kontsumitzaileek gehiago eskatzen dabe, batez be, Frantziatik kanpo. Hori dala eta, orain arte, produzidutakoa oso arin agortzen jaken.
Aurreko denporaldian, % 4'6 igon ziran salmentak, 330 miloe botilara arte. Horreetatik, 150'9 miloe botila, hau da, % 45 kanpora saldu ziran, 190 herrialde desbardinetara baino gehiagotara. Gogoratzekoa da 80ko hamarkadan produkzino osoaren herena baino ez zala kanpoan saltzen.
2007an be, Britainiarrak izan ziran bezero nagusienak, 38'96 miloe botilagaz. Ondoren Estadu Batuak, 21'7 miloegaz; alemaniarrak, 12'9 miloegaz; italiarrak 10'3 miloegaz; belgiarrak 9'95 miloegaz; japoniarrak 9'17 miloegaz; suitzarrak 6'07 miloegaz; espainiarrak 4'57 miloegaz; holandarrak 4'07 miloegaz; eta azkenik, australiarrak 3'31 miloe botilagaz.
Erosle nagusiena Britainia Handia izanik be, ezin da ahaztu Errusiako eskaerea urtetik urtera handiagoa dala, igaz baino % 41 gehiago eta Txinakoa igaz baino % 30 handiagoa. Merkadu horreek biek eragina dabe eta askozaz gehiago produzidu behar da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!