Jorge Rodriguezek irabazi dau Euskadiko 25. Sommelier Txapelketea
2025-03-18 10:40 Jan edanakDavide Dall, Cristel Monot eta Cecile Canari, bigarren, hirugarren eta laugarren sailkatuak izan dira.
Gasteizko Merkatuan Euskadiko 25. Sommelier Txapelketea jokatu da. Lehen sailkatua, Jorge Rodriguez (Erre de Roca) izan da, ondoren Davide Dall (Mina Restaurant), Cristel Monot (Mugaritz) eta Cecile Canari (Iruñazaharra). Topaketea Sumilleres UAES Espainiako Alkarteen Batasunak, Arabako Sommelier Alkarteak (Ardoalde), Bizkaiko Sommelier Alkarteak (ASB) eta Gipuzkoako Sommelier Alkarteak (Asugi) atondu dabe, Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Saila, Hazi, Basque Wine, Arabako Foru Aldundiak, SEA Ostalaritza, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konsumo Saila, Grupo Gourmets, Sommellerie Internationale ASI eta Vitoria Wine City erakundeen laguntzakaz.
Hogei sommelier ibili dira lehiaketa, prestakuntza eta ardaoaz disfrutetako jardunaldian, batez be Arabako Errioxakoak. Jardunaldian proba zorrotzak bizi izan dira, parte-hartzaileen ezagutzea, trebetasuna eta sormena erakutsiz.
Amaia Barredok adierazo dauenez: sommelierrak dira ardaoa ondo ezagutzeko erreferente onenak. Europa osoan ardaoa probetako ohiturak behera egin dauela ikusita, ekitaldi honeek gehien behar ditugun momentuak dira: ganera, sommelierren gaitasueni esker, ardaoen propiedadeak eta ebidentziak bereizten ikasten dogu. Danon artean erakutsi behar deutsegu merkatu guztiei Arabako Errioxako ardaoak dirala ardao baten adierazpenik onena, izan be, kalidadea ganezka dauka. Hain gertu daukagu, askotan ez dogula estimetan.
Probak
Goiza txapelketearen alderdi teknikoari eta akademikoari eskaini jako. Sommelierrak, lehen fasean, ateak zarratuta, ardaoaren munduari buruzko ezagutza teorikoa ebaluetan eban azterketa idatzi baten protagonistak izan dira: mahats-bariedadeak, ardaogintza-eskualdeak, probaketa-teknikak eta ardaogintza-kulturea. Lehiakideek idatziko proba teknikoa be egin dabe, ardao bi deskribiduz eta ardaoen ezaugarri sakonak aztertuz.
Lau sommelier baino ez dira sartu dira final handira, eta probaketa, buztarketa, zerbitzu eta ezagutza orokorreko hainbat trebetasun-probari aurre egin behar izan deutse. Ardaoen ahozko probaketan, barriz, finalistek hainbat ardaoren edo destilaturen aromak, saboreak, testurak eta ezaugarriak deskribidu ditue.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!