Dimako Garena Jatetxea saridunetako bat izan da
2025-05-22 07:50 Jan edanakEuskadi Gastronomika 2025 Sariak emon ditue.

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Konsumoko sailburu Javier Hurtadok inaugurau du 2025eko Euskadi Gastronomika Sarien banaketa-ekitaldia, Euskadiko turismo gastronomikoaren ekimen onenen balioa nabarmentzen dauena. Sari horreek sektoreko profesionalen eta enpresen autentikotasuna, barrikuntzea, lankidetzea eta konpromisoa autortzen ditue, beren lanagaz euskal gastronomiaren prestigioa lortzen laguntzen baitabe.
Euskadi helmuga turistikoa da, gastronomiak zehazten dauena, eta bisitariak erakarteko arrazoia izateaz gan, adierazpen kultural eta soziala be bada. Sailburuaren eretxiz, gure sukaldaritzeak nazioartean dauen prestigioa produktu apartak, lehen mailako ekosistema profesionala eta etenin bako bilakaerea buztartzen dituan legaduaren emoitzea da.
Turismo gastronomikoa kultura babesteko tresna lez finkatu da, produktuaren eta lurraldearen kalidadea eta autentikotasuna sustatzen dituana. Bisitariek benetako esperientziak nahi ditue, eta Euskadin topetan dabe tradizinoaren eta barrikuntzearen buztarketea, azaldu dau.
Era berean, Ostalaritzako Eskolen eta Unibersidadeen zeregina nabarmendu da, izan be, belaunaldien arteko erreleboa eratu eta gastronomiaren ondarea sendotzen baita. Euskadiko gastronomia personak konektetan dituan esperientzia da, hartiu-emonak sustatzen ditu eta belaunaldiz belaunaldi transmitiduten da, azpimarratu dabe.
Azkenik, Euskadi Gastronomika Sariek Euskadi turismo gastronomikoan nazinoarteko erreferente izatea posible egiten dabenak saritu ditue: produktoreak, sukaldariak, ostalariak eta komunikatzaileak, beren dedikazinoagaz euskal gastronomiak identidade-ikur eta garapen-eragile izaten jarraitu daian laguntzen dabenak.
Sariak
- Jatorria: Saria lurraldearen tradizino, kultura eta autentikotasunagaz bat egiten daben turismo gastronomikoaren arloko proposamenei, tokiko produktuaren eta jasangarritasunaren alde eta sustapenaren bidez: Garena Jatetxea (Dima, Bizkaia).
- Ongi Etorri: Saria gastronomiaren arloan bezeroari zuzendutako arretearen bikaintasunari: Hiruzta Upategia (Hondarribi. Gipuzkoa).
- WOW: Saria gure esentzia eta identidadea transmitiduten daben komunikazino-ekintza original eta inpaktu handikoei: Malum Rex (Astigarraga, Gipuzkoa).
- Berritu: Saria bezeroaren bidaian zeharreko berrikuntzeari: inspirazinoaren fasetik eretxiaren fasera, erabagitik eta gozamenetik igarota: Ikea jatetxea (Gasteiz, Araba).
- Konpromisoa: Saria ahaleginari, honako alderdi hpneetan: jasangarritasuna eta erantzukizuna; kulturearen eta paisaiaren ondareaz gozetako aukera; turismo inklusibo eta irisgarriaren eskaintzea; eta kultura gastronomikoari eta konpromiso sozialari balioa emon deutsenen alkartasuna: Mater Barco Museo Ekoaktiboa (Pasaia, Gipuzkoa).
- Elkarrekin: Saria turismoaren arloan produktu gastronomiko bereziak eta kalidadekoak sortzeko sektorekako lankidetzeari: irabazle bi, sari bera: Tolosaldea eta Gorbeia (Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba).
Ekitaldian, sari berezia emon jake gastronomian eta bere sustapenean dabizan oinarrizko hiru figurari: Eva eta Karlos Arguiñano eta Benjamin Lanari. Sukaldeetatik, hedabideetatik eta dibulgazino gastronomikotik egin dauen ekarpena oinarrizkoa izan da gure sukaldaritza erreferente kultural eta turistiko lez kokatzeko, adierazo dau sailburuak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!