Basque Culinary Center eta Hip gastronomía eraldatzen dabizen startup eta proiektu bila dabiz

Bizkaie! 2025-01-03 10:15   Jan edanak

Future Gastronomy Startup Fórum entzutetsuan izango da Horeca Professional Expo 2025ean.

2025eko martiaren 10etik 12ra, topaketea izango da startup disruptiboenentzat, barrikuntza-komunidade bat sortzeko, balio-proposamen aurreratuenak aurkeztuko baitira audientzia global eta espezializatu baten aurrean. Sektoreko enpresa liderrek, inbertitzaileek eta bazkide estrategiko potentzialentzako aukerea dago industria irauli nahi daben idea eraldatzaileak topetako. Foro hori indarra hartzen dago talentu ekintzailea ostalaritzako enpresa-ehunagaz konektetako espazio berezi lez, lankidetzea sustatuz eta barrikuntza balio-katearen maila guztietara eroanez.

Future Gastronomy Startup Forumen parte-hartzaile izango diran proiektuek helburu bat partekatzen dabe: teknologia barritzaileak erabiliz, eragin positiboa sortzea gastronomiaren balio-kateko edozein puntutan. Elikagai, osogai eta prozesu barrien garapena (adibidez, proteina alternatiboak eta elikagai personalizatuak) zein jasangarritasuneko eta ekonomia zirkularreko soluzinoak (material iraunkorrak, ontzi adimendunak, baita elikagai-hondakinak murrizteko estrategiak be). Beste arlo batzuk be jorratzen ditue, besteak beste, sukaldaritzako eta zentzumenezko zientzia, makineria barritzailea, errealidade birtuala eta areagotua, elikadurea eta osasuna, elikagaiakaz aplikautako Adimen Artifiziala (AA) eta Gauzen Interneta (IoT). Gainera, proiektuen helburua da bezeroaren esperientzia eraldatzea gastronomía personalizatuaren bidez, logistikea eta banaketea hobetzea eta jatetxe adimendunen jarduna optimizetea kudeaketa aurreratuagaz, energia-eraginkortasunagaz eta digitalizazinoagaz. Hori guztia, gastronomiaren etorkizuna modu jasangarri, barritzaile eta personakan zentrauta.

Proposamena, soluzinoa edo produktua erakutsi nahi daben startupek 2025eko zezeilaren 14a baino lehen bete leikie beren hautagaitzea, izena emoteko formularioa betez. Aukeratutako proiektuek parte hartuko dabe Future Gastronomy Startup Forumen, martiaren 11n, HIP 2025en.

Atontzailea dan Basque Culinary Centerek ekosistema bereizi bat osotzen du, elkarren ondoan bizi baitira prestakuntzea, barrikuntzea, ikerketea eta ekintzailetzea, gastronomia garatzeko eta bultzatzeko asmoz. Basque Culinary Centerren eretxiz, jaten dogunari eta jateko moduari buruzko ezagutza arrazoitua da gastronomia. Gure helburuaren oinarria dira: pasinoa, barrikuntzea, bikaintasunerako orientazinoa eta konpromiso soziala. Basque Culinary Center Donostian dago 2011tik eta Gastronomia Zientzien Fakultadeak eta BCC Innovation Gastronomiako Zentro Teknologikoak osotzen daben erakunde aitzindaria da.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu