UEFA Europa Leagueko kopearen erreplikea egin dabe

Bizkaie! 2025-05-20 10:17   Jan edanak

Bizkaiko Pastelgintzako Gremioak.

UEFA Europa Leagueko Finaleko Kopak badau erreplika propioa, Bizkaiko Pastelgintzako Gremioak txokolatez egina. Gaur goizean, hilak 20, gozogintzearen sektoreko ordezkariek erreprodukzinoa erakutsi deutsee Bilboko alkate Juan Mari Aburtori, Bilboko Udaleko Arabiar Aretoan egindako topaketean.

UEFA Europa Leagueko 2025eko Finalaren esparruan atondutako jarduerea da. Finala eguaztenean jokatuko da, maiatzaren 21ean eta Bilbo Europako futbolaren erdigunean jarriko dau.

Gozogintzearen gremioak autortzea egin nahi izan deutso kirol ekitaldiari eta horretarako piezea egin dau eskuz, oso-osorik txokolatez egina moldearen eskalara eta eskuz margotua.

Alkateak keinu hori eskertu dau: gozogintzako gremioaren sormena eta konpromisoa sekulakoa da, baita erakundeen eta tokiko eragileen arteko lankidetzak Bilbon munduaren aurrean irudi abegitsua, dinamikoa eta kulturalki aberatsa proiektetako dauen funtsezko zeregina be.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu