Izaro Andresek emon deutso hasierea Bizkaiko Txotx denporaldiari
2025-01-22 08:53 Jan edanak50 sagardaotegi dagoz gurean, hiru Bizkaian, 45 Gipuzkoan eta Araban bi.
Aurkezpena Amorebieta-Etxanoko Uxarte sagardotegian egin da eta bertan izan dira agintariak zein produktoreak, hornitzaileak eta sektoreagaz zerikusia daben personak.
Bizkaiko sagardaoa konsumiduteko prest dago, lurraldeko sagardao denporaldiaren hasieran egiaztatu ahal izan dan bezela. 2023ko uztaren ondorioz, 83.000 litro sagardao natural egin dira Bizkaian. Uzta oparoa eta oso berezia izan da, urriko tenperaturek espero baino produkzino txikiagoa eragin baitabe, aurreko urteakaz alderatuta sagarrak lehenago heldu ziralako. Kupelak gure sagardaoaz beteta dagoz, ezaugarri oso markau eta biziakaz, nabarmendu dabe.
Beste alde batetik, Izaro Andres abeslari mallabiarrak zehaztu dauenez, ohorea izan da niretzako txotx denpoaldiari ekitea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!