Mahatsaren genomea
2007-08-22 02:00 Jan edanakEuropako Batasuneko Ikerketa eta Garapenaren arloko hainbat herrialdek lagundu eta bultzatuta, European Science Foundation-ek (ESF) COSAT izeneko ardaogintzarako ikerketa programea atara dau.
Mahastigintza Europako kulturearen ezaugarri garrantzitsua da. Paisajea, gizartea, kulturea eta ekonomia lotzen ditu arloak. Garrantzi ekonomikoa eta soziala oso lotuta dagoz Europako ardaogintzaren inguruko I+D edo ikerketa eta garapenagaz, izan be, Europako ardaogintza munduan produziduten danaren % 60 baino gehiago da.
Arrazoi horreekaitik, Europako Batasuneko Ikerketa eta Garapenaren arloko hainbat herrialdek lagundu eta bultzatuta,
European Science Foundation-ek (ESF) COSAT izeneko ardaogintzarako ikerketa programea atara dau. Programeari esker, mahastigintzan Ikerketa eta Garapen arloan historian egin dan aurkikuntzarik handiena egin daiteke, hau da, mahastiaren genomearen sekuentzia osoa lortzea. Hain zuzen be, Vitis vinifera L.ren sekuentzia ia osoa eskuragarri dago sekuentzien datu basean, Vigna-Vigne franco-italiarren partzuergoaren eta (IASMA) San Michelle all´Adige Nekazarien Institutoaren eskutik.
Talde horrek topautako sekuentzia zehaztu barik dago oraindino baina datozan asteotan argitaratuko ei dabe. Mahatsarena laugarren genoma ezaguna izango da barazkien artean, arroza, txopoa eta Arabidopsis thaliana dalakoaren ostean.
Ardaogintzan, Ikerketa eta Garapen arloan, aurrerapauso handia izango da, aro barri baten hasierea, mahastien dibersidadearen portaera desbardinak ezagutu eta landu ahal izango diralako leku eta egoera desbardinetan eta, ondorioz, produktu hobeak eta barriak sortu ahal izango diralako.
Maiatzean Logroñon izan zan bilera batean lehenago aitatutako COAST eta ESF erakundeek genomearen erronka barriaren aurrean komunidadeak dituan baliabideak aztertu zituen. Mahastien gaixotasunei aurre egiteko, kalidade oneko ardaoak lortzeko eta beste ezaugarri asko dagoz geneetan eta horregaitik da oso garrantzitsua genomearen sekuentzia ezagutzea. Genetika, fisiologia eta biologia molekularraren arloko 60 aditu baino gehiago batu ziran Logroñon, bai Europakoak eta baita Estadu Batuak, Israel eta Australiakoak be.
Aurkikuntza hori oso garrantzitsua izango da ardaoen kalidadeari zein mahastiei begira eta ardaogintzearen arloari izugarrizko onurea egingo deutso.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!