Eusko Ikaskuntzak elikadura ohituren inguruko jardunaldiak egingo ditu Bilbon
2006-10-04 02:00 Jan edanakJose Enrique Campillo ‘El mono obeso’ liburuaren egileak hasiko ditu datorren barikuan, urriak 6, Eusko Ikaskuntzak antolatuta Bilbon egingo diran elikadura ohitura eta erabileren inguruko jardunaldiak.
Jose Enrique Campillo ‘El mono obeso’ liburuaren egileak hasiko ditu datorren barikuan, urriak 6, Eusko Ikaskuntzak antolatuta Bilbon egingo diran elikadura ohitura eta erabileren inguruko jardunaldiak.
Eusko Ikaskuntzak 1999an eta 2003an Elikadurearen Antropologia, Elikadurea eta Osasunaren inguruko bi jardunaldi antolatu eta, ondoren, espezialistek aurkeztutako komunikazino eta ponentziak argitaratu ebazan. Topaketa horreen jarraipen legez, barikuan eta zapatuan, Eusko Ikaskuntzaren Bilboko egoitzan elikadurearen erabilera eta ohiturak gaitzat hartuta hirugarren jardunaldiak egingo dabez.
Esan bezela, lehenengo berbaldia Jose Enrique Campillo ‘El mono obeso (La evolución humana y las enfermedades de la opulencia)’ eta ‘La cadera de Eva’ liburuen egileak emongo dau. Campillok argitaratu dauen azken liburuak salmenta ugari izan ditu, elikadurearen historia eta honek izan dituan ondorioen ingurukoa da. Berak eskainiko dauen berbaldiaren izenburua ondokoa izango da: ‘Alimentación y salud 2006: Un laberinto cultural y científico’.Bi egunetan, gai beraren inguruko berbaldiak aurkeztuko dira eta zapatuan, urriak 7, mahai-inguru bat egingo dabe mediku, dietista eta antropologoek gorputzaren irudia, Euskal Herriko elikadura eta kontsumo eredua eta egokitze estrategien inguruan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!