Omega-3, osasunaren koipea
2009-06-15 12:08 Jan edanakOmega-3 arrain urdin eta landare-iturri batzuetan dagoan gantz-azidoa da. Gantz-azido insaturatu horrek odolaren koagulazinoa eta bihotz-hodietako gaixotasunak prebeniduten laguntzen dau. Hori dala eta, arrain urdina jatea oso komenigarria da guztiontzat, baina batez be zirkulazino arazoak izaten dituenentzat.
Bitaminak
2009-04-28 14:53 Jan edanakAntxina, hainbat mediku elikadura-ohitura desegoki batzuk hainbat gaixotasunakaz euken lotura zuzenaz jaubetu ziran. Hori dala eta, VII. mendean beriberia ebitetea lortu zan eta, XII. mendean, eskorbutua. Gaixotasun horreetatik babesteko, eguneroko dietan janari ezagun batzuk sartu behar zirala konturatu ziran medikuak, onurea ekarten eben substantziak zeintzuk ziran jakin ez arren. Egun, badakigu bitaminak dirala eta babesle-funtzinoa egiten dabela.
Jateko azkarra, ona ala txarra?
2009-04-15 15:26 Jan edanakDöner kebab jateko azkarra nutrizino-balio handiko elikadura-aukerea izan daiteke, dieta osasuntsu baterako beharrezkoak diran jateko-taldeak ditualako: laboreak (ogia), okelea eta barazkiak (egosiak edota gordinik, bitaminak mantenduz).
Armozetako zerealak
2009-02-25 13:45 Jan edanakGau osoa pasetan dogu jan barik eta normalean 10-12 ordu pasau daitekez afaritik armozura. Askotan, ogean azken minutuak gozau guran, korrika eta prisaz ibilten gara eta, ondorioz, ez dogu armozetan. Armozu ona eta aldi berean arina egiteko, merkaduan badira 'armozurako zerealak' izeneko produktuak.
Intxaurrak
2008-12-23 13:55 Jan edanakIntxaurra ospetsua da odoleko kolesterol-mailea murrizten laguntzen dauelako. Batetik, nahiz eta koipe ugari izan, ez dau kolesterolik eta, bestetik, gorputzak kolesterola produziduteko trabak jarten ditu. Aldi berean, odoleko beste koipeei be eragiten deutse intxaurrak, eta triglizeridoen mailea murriztu ohi dau, besteak beste.
Ondo jan lo hobeto egiteko
2008-10-24 11:57 Jan edanakLoaren trastorno askoren oinarrian elikagai batzuen konposizinoan eta okerreko elikadura ohituretan egon daiteke. Estatistikek dinoenez, bost lagunetik batek ez dau lo behar dan legez egiten.
Beharrezkoak diran koipeak
2008-10-03 14:23 Jan edanakJaten dogunaren kalidade eta kantidade egokiaren ganeko ardurea gero eta nabarmenagoa da. Edonon topau daitekez elikadurearen arloko aholkuak, zenbait substantziaren azterketak, elikadura osasungarriaren egiak eta guzurrak... Zenbat bider entzun dogu gantzak edo koipeak kaltegarriak dirala? Egia ete da?
Obesidadearen eta argaltasunaren mekanismoak
2008-08-13 12:21 Jan edanakObesidadearen maileak gora egitearen atzean faktore asko dagoz. Herrialde garatuetan, autoa, telebistea, telefonoa, ordenagailua eta beste aurrerapen teknologiko batzuk dirala eta, eguneroko bizimoduan ia ez gara mobiduten.
Edoskitze naturala posible ez danean
2008-07-04 15:29 Jan edanakEdozein arrazoi dala eta, amak umeari titia emon ezin edo gura ez dauenean, edoskitze artifiziala egiten da, esne bereziakaz biberoien bitartez. Badira lehen lau hilebeteetarako saltzen diran esne edo formula bereziak be. Amaren esnearen antzekoagoak izan daitezan, behi-esnea moldatu egiten da.
Eguna hasteko: armozu ederra
2008-04-30 14:08 Jan edanakEguneko jatordu garrantzitsuena armozua da. Egunero, lehenengo-lehenengo egin beharrekoa da eta horrek markauko dau eguna. Armozu ona egiteak organismoak behar dituan nutrienteak hartzea dakar eta, ondorioz, gure egoera nutrizionala hobetzen dogu.
Ogitartekoa berreskuratu
2008-04-18 15:11 Jan edanakGoizeko jolasaldietan eta arratsaldero umeek meriendea hartzen dabe gozo eta askotan gosez. Meriendarako, erregeak, duda barik, ogitartekoak izan dira beti. Baina kontsumoaren aldaketak eta gizartearen aldaketak ogitartekoaren ohiturea galtzea ekarri dabe eta orain opilak edo jan ohi dira.
Udabarriko kolore biziak: mailukiak eta kereizak
2008-04-03 14:47 Jan edanakMailukiak eta kereizak udabarriko fruta barri goiztiarrenak dira. Halanda be, egia da udabarria hasi baino lehenago agertzen dirala merkaduetan. Berez, euren sasoia udabarria da eta eguraldiaren hobekuntzearen barri emoten dabe euren kolore gorri biziakaz.
Odol taldearen araberako dietea
2008-03-18 09:50 Jan edanakOrganismoa egoera onari eusteko dagozan dieta ugarien artean, odol taldearen arabera egindakoa be badago. Odol talde bereko personen ezaugarri komunak kontuan izanik, dieta honek odol-talde bakotxari hobeto egokitzen jakozan elikagaiak zehazten ditu. Elikagai batzuk besteen aurrean zelan lehenetsi be azaltzen dau.
Jateko garbigarriak
2008-01-15 11:27 Jan edanakEguneroko elikaduran fruta eta barazkiak sartzea oso ona da gorputzari gehiegikeria gastronomikoetatik 'desintoxiketan' laguntzeko.
Fruta eta barazkietan aberatsa dan dieta baten eragin garbigarria bere ur eta zuntz kopuru altuan, potasio aberastasunean eta sodio ekarpen bajuan oinarritzen da.
Elikagaiek eragindako alergiak
2007-12-14 15:34 Jan edanakAlergiek gero eta herritar gehiagori eragiten deutsie. Polenari eta giroko hautsari alergia izatea dira hedatuenak. Baina elikagaietan be badagoz substantzia alergenoak. Artikulu honetan, ohikoak diran alergiak azalduko doguz.
B12 bitaminea
2007-11-21 13:51 Jan edanakKobalamina legez be ezagutzen da B12 bitaminea oso garrantzitsua da globulu gorrien osotarako eta nerbio-sistema zentralerako, hau da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren garapena lortzeko.
Azea, neguaren oparia
2007-11-13 10:53 Jan edanakUdako egun luze eguzkitsuetan baliogarriak diran elikagaiek ez dabe balio honezkero. Natureak neguan izaten diran katarro eta hotzei aurre egiten lagunduko deuskuen sasoiko elikagai osasuntsuak eskaintzen deuskuz, tartean, azea.
Olibak
2007-08-10 02:00 Jan edanakDieta mediterraneoa hiru artikulutan landu ostean, oliba-orioaren garrantzia behin baino gehiagotan aitatu dogu. Gaurkoan, frutua bera aztertuko dogu.
Gurina eta margarinea
2007-08-01 02:00 Jan edanakKomunikabideek zabaltzen dituen publizidade-mezuak dirala eta, jente askok dudea izaten dau gurina ala margarinea aukeratzeko. Antzeko ezaugarri asko ditue gurinak eta margarineak, baina baita desbardinak diren beste asko be. Azken horreek komentauko doguz.
Edoskitze naturala (II)
2007-05-07 02:00 Jan edanakPasa dan artikuluan giza-esnea ezagutu genduan, bere inportantzia eta konposaketea umearen hazkuntzarako. Gaur, gai berberagaz jarraituko dogu, edoskitzaroa, nutrizino arloan, ugaztunen garai kritikoenetarikoa baita.