Edoskitze naturala posible ez danean
2008-07-04 15:29 Jan edanakEdozein arrazoi dala eta, amak umeari titia emon ezin edo gura ez dauenean, edoskitze artifiziala egiten da, esne bereziakaz biberoien bitartez. Badira lehen lau hilebeteetarako saltzen diran esne edo formula bereziak be. Amaren esnearen antzekoagoak izan daitezan, behi-esnea moldatu egiten da.
Ugaztun-espezie guztiek esne berezia eta ona produziduten dabe euren kumak hazi eta garatzeko. Badagoz arrazoiak edoskitze naturala beste edozein elikabide baino hobea dala esateko. Edoskitzea ugalketa zikloaren funtzino fisiologikoa da: alde batetik, amaren eta umearen arteko loturea sendotzen laguntzen dauen bitartean, bestetik, lehen hilebeteetako bularrekoaren nutrizino-preminei aurre egiteko balio dau eta kanpoko bizitzarako moldapen inmunologikoan laguntzen dau.
Nutrizino-teknologia berak erakutsi dau Giza Esnea jaiobarri eta bularrekoarentzat elikadura ordezkaezina dala, jagoken bakarra, eta 5-6 hilebetera arte nutrizino-premina guztiak beteten dituala. Beharrezko makro eta mikronutrienteak emoteaz gan, bularrekoa entzimak, epidermi-hazkundearen modulatzaileak, infekzinoaren kontrako babesak eta profilaxi antialergikoak osotzeko elementuez hornidu behar da. Ganera, ama-sentimentuak biztuten ditu eta haurdunaldi aurreko giro fisiologikoa berreskuratzeko egoera hormonala sortzen da amagan, hau da, obulazinoa ebitau eta emonkortasunera berehala bueltetea galarazoko dau (ezaugarri oso garrantzitsua munduko herrialde pobreetan).
Jaiobarrietan, behar guztiak asetzeko elikagai egokiena amaren esnea da, duda barik. Nabarmentzekoa da amaren esneak umeak behar dituan elikagai guztiak dituala eta umeak behar dituan proportzinoan, ganera. Horren ganean azterketa ugari egin doguz. Edoskitze naturalaren alde egin behar da, batez be umea jaio eta lehenengo sei hilebeteetan (Osasunerako Munduko Erakundearen esanetan) umeek amaren esnea hartu behar leukie.
Baina, edozein arrazoi dala eta, amak umeari titia emon ezin edo gura ez dauenean, edoskitze artifiziala egiten da, esne bereziakaz biberoien bitartez. Badira lehen lau hilabeteetarako saltzen diran esne edo formula bereziak be. Amaren esnearen antzekoagoak izan daitezan, behi-esnea moldatu egiten da.
Oso garrantzitsua da saltzaileek jarritako azalpenei jarraituz preparetea. Izan be, kantidade zehatzak erabili behar dira; hauts gehiago bota ezkero, gehiegi loditzeaz ganera, umearen giltzurrunean gainkargea eragin geinke. Gitxiago bota ezkero, barriz, behar dan moduan ez elikatzeko arriskua dago. Ganera, amak bularrik emon ezin badeutso, lehenengo orduetatik hasierako esnea har leike. Lehenengo hartualdiak txikia izan behar dau (30 ml. ingurukoa); gero, hurrengo egunetan, astiro-astiro, kantidadeak handitzen joango gara, eta laugarren hilebeterako 180 ml.-ko 5 hartualdi egin behar ditu egunean. Hurrengo artikuluan, lau hilebetetik gorako umeen elikadureagaz jarraituko dogu.
Edoskitze artifizialaren aldeko apustua egiten dauen emakumeak ez dau zertan larritu: esne horreek amarena lakoak izan ez arren, elikagai ona dira, berez. Kasu batzuetan edoskitze mistoa egiteko erabagia hartuko dau pediatreak, hau da, umeari ama-esnea eta artifiziala emotea, tartekatuta. Hori pasetan da, berbarako, amak umea elikatzeko beste esnerik ez daukanean. Orduan, amaren esnea hartu ondoren umeak gehiago behar badau, biberoiagaz osotzen da. Lana dala eta, amarentzat umea maiztasun jakin batez eradoskitzea ezinezkoa izatea be ohiko kontua da. Pediatreak, orduan, mueta bietako esneak emoteko esango deusku, titia astiro-astiro kentzen joateko.
Ume jaiobarriek edo txikitxuek (1-3 urte) eurentzat berenberegi preparautako esneak hartzen ditue ama-esnearen ordezkotzat, ez besterik. Holako esne gehienen oinarria behi-esnea da baina aldatuta, ama-esnearen parekoa izateko. Egun, askozaz be jente gehiagok egin dau edoskitze naturalaren alde, mendearen erdialdean izandako justifikazinorik bako kontrako jarrerearen aurrean. Sasoi hareetan, askok uste izan eban esne industrialak amarena baino hobeak zirala nutrizinoaren ikuspegitik. Dana dala, edoskitze artifizialak (holan erabagi dalako zein alternatiba bakarra dalako) ez daukazan ehun bat elementu onuragarri ditu gizakiaren esneak; edozelan be, artifiziala ona da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!