Olibak
2007-08-10 02:00 Jan edanakDieta mediterraneoa hiru artikulutan landu ostean, oliba-orioaren garrantzia behin baino gehiagotan aitatu dogu. Gaurkoan, frutua bera aztertuko dogu.
Dieta mediterraneoa hiru artikulutan landu ostean, oliba-orioaren garrantzia behin baino gehiagotan aitatu dogu. Gaurkoan, frutua bera aztertuko dogu.
Gure dietearen tradizinoan ondo errotuta dagoan elikagaia da olibea eta ospe handikoa Mediterraneo osoan, hau da, Europan eta Afrikan. Datu historikoen arabera, feniziarrek sartu eben olibondoa Mediterraneoko herrialdeetan. ‘Pintxo’ modura, edariakaz batera eskaintzen dira era guztietako olibak taberna, jatetxe eta antzekoetan baina, era berean, sukaldaritzako hainbat errezeta egiteko be erabilten dira. Mahaiko olibak era askotako jakien osogarri dira (baltzak, berdeak, hazurrik barik edo hazurdunak, beteak, osoak, txikituta...): ensalada eta ensaladillak, arrozak, pateak eta saltsak, okela eta arrainen betegarriak... Dana aberasten dabe olibek, ikuspegi nutrizionaletik eta gastronomikotik.
‘Mahaiko oliba’ izena hainbat bariedadetako olibondoen frutuek hartzen dabe. Oliba horreek heldutasun puntu egokian batu izan dira. Kalidade bikainekoak dira eta, elaborazino prozesua pasau ostean, kontsumiduteko prest eta kontserbetako egokia dan produktua emongo dau. Gure artean oliba bariedade ugari dagozan, mahaiko oliba espezie ohikoenak honeek dira:
Espeziez gan, kolore desbardinekoak be badagoz: oliba berdeak eta baltzak. Lehenengoak udagoienean batu ohi dira eta baltzak, barriz, arbolan ixten dira sikatzen, abendura arte. Oliba berdeak 117 kcal ditu 100 g bakotxeko, oliba baltzak askozaz gehiago, 300 kcal 100 g bakotxeko. Baltzek, sikatukeran, ur-kantidade handia galtzen dabe eta, ondorioz, beste elikagai guztien proportzinoa handiagotu egiten da, batik bat gantz-kantidadea. Hemen, gehien bat oliba berdea jaten dogu.
Oliba berdearen osogaiak honeek dira: ura % 80, gantzak % 11, karbohidratoak % 3 eta proteinak 0,8 g. Jakina dan legez, olibearen gantzak onuragarriak dira gorputzarentzako, eta bi muetatakoak izaten dira: bi herenak gantz monoasebakoak dira (azido oleikoa) eta beste herena gantz poliasebakoek eta aseek egiten dabe. Ez ahaztu olioa ataraten dala olibatik.
Proteinak kantidade txikian dagoz (% 1 inguru) eta ez dira interesgarriak gure eguneroko elikadurearentzako. Karbohidratoak be ez dira ugari agertzen (% 3);. Bitaminei jagokenez, barriz, olibak gantzetan aberatsak diranez, horreei lotutako liposoluble diran bitaminetan aberatsak dira: E-bitaminea, antioxidatzaile ona eta bihotzeko gaixotasunetatik babesteko primerakoa dana, Karotenoa edo A-*bitaminea, C-bitamina eta B taldeko bitaminak ere baditue.
Bestalde, gatz mineraletan kaltzioa eta zinka ditu olibak. Bi mineral horreek ez dira oso ohikoak barazki eta fruten osogaien artean, baina olibak salbuespena dira eta, ganera, nahikotxu daukie. Kaltzioaren kasuan, fosforoa baino gehiago dauenez, janari kaltzifikatzaile legez hartzen da. Sodiaren aldetik, gordinik gitxi izan arren, normalean gatzunetan jaten dira olibak, sodioa ugarituz: produktu osoaren % 3 inguru izan daiteke. Ehun gramok (28-32 ale, gutxigora-behera) daukie aholkatzen dan eguneko gehieneko kopurua.
Oliba berdeen bitamina eta gantz insaturauei esker, kontsumoa egokia izan daiteke odoleko kolesterola gehiegi danean. Bestetik, barriz, sodio (gatz) ugari daukienez, hipertensino arteriala, bihotzeko arazoak edota likidoak ondo kanporatzen ez dabezan personentzat ez dira bape onak.
Eta edonorentzat dira onak, ume eta gazteentzat, gose gitxi dauenarentzat eta, batez be, pisua hartu behar dauenarentzat.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!