B12 bitaminea

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2007-11-21 13:51   Jan edanak

Kobalamina legez be ezagutzen da B12 bitaminea oso garrantzitsua da globulu gorrien osotarako eta nerbio-sistema zentralerako, hau da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren garapena lortzeko.

Kobalamina legez be ezagutzen da B12 bitaminea oso garrantzitsua da globulu gorrien osotarako eta nerbio-sistema zentralerako, hau da, garunaren eta bizkarrezur-muinaren garapena lortzeko.

B taldeko beste bitaminek legez, funtsezko lana beteten dau gorputzeko metabolismoan eta energiaren sortze eta erabilera prozesuan. Horreen artean elikagaien nutrizino, digestino, absorzino eta eliminazino prozesuak, arnasketea, zirkulazinoa eta gorputzeko tenperaturearen erregulazinoa dagoz. Hainbat ikerketek B12 bitamina mailea depresinoaren eboluzinoagaz lotu dabe eta persona gaixoek odolean bitamina horren kontzentrazino altua euki ezkero, depresinoaren kontrako tratamentuari hobeto erantzuten deutsiela uste dabe.

Beste bitaminak ez legez, B12 ez da landare-elikagaietan topetan. Animalietatik datozan elikagaietan baino ezin daiteke topau. Bereziki okela eta erraietan topetan da eta, neurri txikiagoan, esnean eta bere eratorrietan, arrautzetan, arrainetan, mariskoetan eta moluskuetan, baita spirulina lako alga batzuetan be. Elikagai horreen funtsezko mantenugai ugariren artean bitamina hori dago.

Elikagai horreek jaterakoan, B12 bitaminearen garraio eta absorzino mekanismo bat jarten da martxan. Bertan, urdaileko eta pankreako zelulek sortu eta jariatutako proteina desbardinek hartzen dabe parte. Azkenik, ileonean xurgatuta amaitzen du, hau da, heste meheko azken atalean. Ondoren odolean askatzen da, transkobalamina-2 izeneko proteina eramailearekin batera. Proteina hori organismo osoan zehar banatzeaz arduratzen da.


Elikadura begetarianoaren bakotasunak

Beste mantenugai batzuen kasuan legez, eguneroko bitamina beharrak asetzeko modurik onena dieta orekatua jarraitzea da. Kobalaminearen kasuan, animalia jatorriko produktuetan dagoanez, pasau leiteke dieta begetarianoa jarraitzen daben personek eta esnekirik, arrautzarik eta arrainik kontsumiduten ez dabenek bitamina horren bakotasuna izatea. Bakotasun horreek bitamina osogarriakaz bete behar dira.

Bakotasun larririk izan ezkero, zelulen ADN sintesi gaitasuna hondatzen da eta sintesi hori ezinbestekoa da zelulak ugaltzeko. Horrek zelulen sortze prozesuaren moteltzea dakar, are eta gehiago zelulen ugaltze handiko ehunetan, hezur-muinean (globulu gorriak, leukozitoak eta plaketak etenik barik sortzen dira), azalean eta muki-mintzetan berbarako.

Bitamina horren nutrizino-bakotasuna oso arraroa bada be, hesteetako traktutik absorbiduteko gaitasun ezagatik izan daiteke, baita alkoholismo kroniko kasuetan edo Crohn gaixotasuna daben pazienteetan be.

Barazkijaleen dieta defizitarioa B12 bitaminan defizitarioa izan daiteke arrautza eta esnerik hartu ezean. Alga batzuek badabe B12 baina batetik bestera edukiaren gora-beherak oso handiak diranez, algak ez dira komenigarriak gehigarri bakar legez. 'Landarezko haragiak' be badagoz merkaduan, B12 bitaminaz osotuta.

Anemiak eta ahulezia orokorra

Era berean, B12 bitaminearen bakotasunak anemiak eta organismoaren ahulezia orokorra sortu ohi ditu, baita ahuldadea eta oreka galerea lako beste sintoma neurologiko batzuk be. B12ren urritasunak eragindako anemia ohikoena anemia kaltegarria da. Sistema immunologikoaren hutsegiteak bereizten dau eta horrek ileonean B12 bitaminearen azken absorzinoa laguntzen dauen bitaminea sortzen daben urdaileko zelulak desegiten ditu.

Anemia mueta horren sintoma nagusia persona gaixoaren arpegi zuria da. Horrezaz ganera, gaixoek logurea, etenik bako neke sentsazinoa eta esfortzu fisikorako gaitasun urria izaten dabe. Kasu larriagoetan, zorabioak, odol-flujua eskasa dalako hanketako mina eta palpitazinoak euki leikez. Kasu txarrenetan, kobalamina bakotasunak bizkarrezur-muinaren endekapena ekar leike eta horrek inurridura sentsazioa sortzen dau eskuetan eta oinetan, ibilterakoan mobimentuak koordinetako arazoak eta muskuluetako ahulezia orokorra.

B12 bitaminearen bakotasunak eragindako anemia tratetako, garrantzitsua da bakotasunaren arrazoia zein dan jakitea. Lehenengo eta behin, bizimodua trankilago hartzea komenidu da, izan be, estresak eta nerbio egoerek beherakoa eragin leike eta horrek normalean baino bitamina gehiago galtzea dakar. Hesteetako bakteria edo parasito gehiegi eukiteagatik sortzen bada, beharrezkoa da antibiotikoak hartzea.

Batzuetan, urdailaren edo heste mehearen zati bat erauzi deutsien personen kasuan, aldian-aldian B12 bitaminaren injekzinoak hartu beharko ditue bizitza osoan, anemia ebitetako. Anemia hori ebakuntza egin eta hortik 3 edo 4 urtera agertu ohi da. Eskasia hori horren berandu agertzen da B12 bitaminea gibelean gordeta izaten dalako eta, beraz, erreserba horreek denbora jakin bat irauten dabe, amaitu arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu