Edoskitze naturala (I)
2007-04-20 02:00 Jan edanakUgaztun-espezie guztiek esne berezia eta primerakoa produziduten dabe euren kumeak hazteko. Arrazoi asko dagoz edoskitze naturala beste edozein elikabide baino hobea dala esateko.
Elikadurea, antioxidatzaileen iturririk onena
2007-03-09 01:00 Jan edanakElikagai guztietan dagoz antioxidatzaileak eta danetarik janda eskuratuko doguz. Halanda be, askotan, antioxidatzaileetan aberatsak diran elikagaiak kontsumidutea baino errazagoa izaten da elikagai gehigarriak edota pilulak hartzea. Horretarako, ezinbestekoa da profesionalen aholkua.
Dieta begetarianoa
2007-02-08 01:00 Jan edanakElikadura tradizionaletik kanpokoen artean ohikoena, begetarianoa dogu, dietatik okelea eta arraina baztertzen dituana.
Fruta tropikalak
2007-01-11 01:00 Jan edanakGabonetako ospakizunak amaitu dira eta egunotako gozo eta opilak ahaztu eta eskura doguzan hamaikatxu fruta exotikoak aukeratzea da orain bidea.
Elikadura arazoak, anorexia baino gehiago
2006-12-15 01:00 Jan edanakGorputzaren kultoa eta elikadurearen gehiegizko kontrola dala eta, gero eta gehiago entzuten dogu anorexia berbea. Baina beste hainbat gaixotasun be badagoz horregaz lotuta, bulimia, bigorexia eta ortorexia berbarako.
Negurako preparetan
2006-11-03 01:00 Jan edanakUdea amaitu da, udagoienean gagoz eta negua ganean daukagu. Oraintxe hasi behar geunke hain gogaikarriak diran osasun-arazoen kontra neurriak hartzen, gure gorputza erremedio sinple eta errazak erabilita babesteko. Izan be, neguan, osasuntsu egoteko, ohitura osasungarriak mantendu behar doguz, EGUNERO, ez bakarrik katarroa jatorkula igarten dogunean!
Gaixotasun zeliakoa
2006-10-06 02:00 Jan edanak‘Glutenak eragindako enteropatia’ izena be hartzen dau eta 200 lagunetik batek dauka gatxa. Glutena lau laboretan agertzen dan proteinea da: garian, garagarrean, zekalean eta oloan.
Digestino arazoak eta jateko ohiturak
2006-09-08 02:00 Jan edanakUdea ia pasau da, oporrak amaitu dira eta eguneroko zereginei aurre egin behar deutsegu. Jesarrita eta trankil bazkaltzeko sasoi onak amaitu dira. Lanak eta estresak ezarritako erritmoak zuzen-zuzenean eragingo deutso gure digestino-aparatuari.
Sendabedarrak eta fitoterapia
2006-08-17 02:00 Jan edanakGure arbasoek atoan ikasi eben landare-espezieak bereizten: jangarriak, toxikoak eta gorputzeko gatxak osatzeko onak ziranak. Ezagumentu hori ez zan egun batetik bestera lortu. Hasiera batean, landareen erabilerea senezkoa izan zan eta, ondorioz, esperientziak erakutsi eutsen sendabelar bakotxaren eragina. Beraz, hasierako senezko ezagutza hori, gerora, esperientzian eta behaketan oinarritutako jakinduria izatera pasau zan, nahiz eta artean sendabedarren eragina azaltzen jakin ez.
Elikagaien aditiboak
2006-07-28 02:00 Jan edanakAditiboak edo gehigarriak elikagaiei botatako substantzia ez-elikatzaileak dira. Betidanik egon eta erabili izan dira gehigarriak, berbarako gatza, azukere, alkohola, koloratzaileak...
Dieta Mediterraneoa: frutak, entsaladak eta barazkiak
2006-06-30 02:00 Jan edanakPasa dan artikuluan dieta mediterraneoaz berbetan hasi ginan, oliba orioaz hain zuzen be. Orain, fruta eta barazkien inguruan egingo dogu berba.
Dieta Mediterraneoa: oliba orioa
2006-06-15 02:00 Jan edanakJateko ohiturak dirala eta, egunero jaten dana ‘dieta mediterraneo’ egoki horretatik gero eta urrunago dago. Ez da lehen beste barazki, fruta edo eta zerealik jaten eta oliba-orioa albo batera ixten da askotan. Gaur, orioen ganean egingo dogu berba.
Hiesa eta elikadurea
2006-06-01 02:00 Jan edanakElikadureak garrantzi berezia dauka hiesa daukien personakan. Hona hemen Amaia Laforga dietistearen gomendioak.