Elikagaiek eragindako alergiak
2007-12-14 15:34 Jan edanakAlergiek gero eta herritar gehiagori eragiten deutsie. Polenari eta giroko hautsari alergia izatea dira hedatuenak. Baina elikagaietan be badagoz substantzia alergenoak. Artikulu honetan, ohikoak diran alergiak azalduko doguz.
Alergiek gero eta herritar gehiagori eragiten deutsie. Polenari eta giroko hautsari alergia izatea dira hedatuenak. Baina elikagaietan be badagoz substantzia alergenoak. Gonbitoak, arnasketa-arazoak, azaleko gaixotasunak... Liseriketa txarra, landare edo lore jakin bategaz kontaktua izatea, edota agertzen hasi dan azaleko gatxen bat izan daiteke arrazoia. Baina nahasketa hori eragiten dauena jateko be egon daiteke.
Aurrez ohartarazo barik agertzen dira janari-alergiak eta intolerantziak. Elikagai jakin bategazko alergia eta jatekoen intolerantzia nahasi egiten doguz sarritan. Bataren eta bestearen arteko aldea garbi dago: alergia jazoten danean, gizakiaren sistema inmunitarioak erreakzinoa sortarazoten dau; intolerantzia dagoanean, ez da horrelakorik agertzen.
Alergia ala intolerantzia?
Janari-alergia eta janari-intolerantzia terminoen arteko desbardintasuna egin behar da lehenengo: antzeko gatxak dira, baina jatorri desbardina dabe. Lehenengo kasuan, organismoaren defentsak sartzen dira tartean; bigarrenean, barriz, elikagaia digestino-sistemeagaz kontaktuan jartean sortzen da arazoa, sistema horrek ez baitau onartzen. Ondorioz, gonbito edota beherako eran azaltzen dira intolerantziak, eta ez dau inolako erlazinorik immunidade-prozesuagaz. Esnekiak ez onartzea da intolerantziarik ohikoena, baina alergia ugari dagoz eta, esneaz eta berorren eratorriez gan, posible da arrainak, itsaskiak, frutu sikuak eta arrautzak be ez onartzea.
Berez, edozein elikagaik sor dezake erreakzinoren bat. Kontuan izan behar da alergia sorrarazoten dauena ez dala produktua bera, hori osatzen daben elementuren bat baino. Hori jazoten da, berbarako, proteina batzukaz. Horregaitik, hain zuzen, gordinik egon ezkero baino ez dab eragietan erreakzinoa horreetariko askok, preparaukeran eta berotzean desnaturalizau egiten baitira eta proteina horreek transformau.
Diagnostiko eta tratamendua
Lehenengo erreakzinoen ondoren egiten da janari-alergien diagnostikoa. Hortik aurrera, familiako aurrekarien azterketa egiten da, baita janarien eta sintomak agertzearen arteko lotura zehatza be. Ganera, azaleko probak egiten ditue, dietatik kentzen ditue elikagai susmagarriak eta ikerketa bat egiten dabe, odolaren bidez, elikagai horreek osotzen dituezan substantzien aurrean defentsek daben jarrerearen barri izateko. Prozesu guztirako, ezinbestekoa da ahal bezainbeste mugatzea; bestela, ohiko dietan dagozan produktu guztiak aztertu beharko litzatekez.
Dietearen bitarteko tratamentua da eraginkorrena: alergia sortarazoten dauen elikagairik ez hartzea da urtenbide bakarra. Holan lortuko dogu sistema inmunologikoa urte batzuen buruan normalizetea eta, asko-askotan, hasiera batean alergia sortzen eben elikagaiak, azkenean, onartzea. Halanda be, elikagaiak baztertzeko sistema horrek eragozpenak be ekar ditzakez, hainbat gai alergeno ez baitira etiketa danetan agertzen. Izan be, indarreko arautegiaren arabera, elikagai edo substantzia batzuk etiketan sartzeko preminarik ez dago ikuspegi legaletik, kopuru txiki-txikian agertzen diranean.
Ohikoak diran alergiak
· Behi-esnea: esne-proteinen bat onartzen ez dalako sortzen da alergia. Kaseinea da proteina horreetako bat, jente askorentzat liseritzeko gatxa, oso tamaina handiko molekulea dalako. Tratamentu eraginkor bakarra behi esnea eta esnekiak dietatik baztertzea da. Horreen partez, merkaduan badagoz esne antzeko landare-edariak (sojea edo oloarena, berbarako). Bestalde, laktosearen intolerantziak jokaera desbardina dau, alergia ez dalako. Beraz, esnea baztertu beharko da baina esnekiak (laktosarik ez dabenez) trankil har daitekez.
· Laboreak: glutenaren kontrako alergia gero eta ezagunagoa da, eta kasu barriak agertzen dira egunero. Glutena labore batzuetanagertzen dan proteina(garian, garagarrean, zekalean, oloaneta modan dagoan espeltan), eta labore horregaz edo labore horretatik ataratako urunagaz egiten diran jateko guztiak galarazota daukiez zeliakoek. Artikulu oso bat eskaini geuntson gaixotasun honi.
· Arrautzea: zuringoaren proteinak dira arriskutsuenak. Alergia mueta hau umeak urte bat edo bi dituanean agertzen da eta bi edo bost urtegaz amaitu. Aplikau daiteken tratamentu bakarra arrautzea ez kontsumidutea da.
· Arrain eta itsaskiak: arrain eta itsaskien proteinen (esnearen proteinen legez) mamina usteltzean sortzen diran histaminak dira erreakzino alergikoen eragileak. Arrainak kutsatzen dituan Anisakis simplex parasitoak be erreakzino alergikoak sortarazoten ditu.
· Espeziak: alergia sor dezake espezia ikutzeak, trageteak eta darien hautsa arnasteak.
· Frutu sikuak: erreakzino alergikoak umeetan sor daitekez batez be, ekzema legez.
· Frutak: kiwia, melokotoia, mailukia, mugurdia eta andere-mahatsa dira alergia-eragile nagusiak.
Elikagaiakazko alergiez berba egiten dogunean, pertsona sentiberetan erreakzio alergikoak sor ditzaketen elikagai 'alergia sortzaileak' familiaka antolatuak daudela izan behar dugu kontuan. Bestela esateko, behi-esnearen kontrako alergia duen pertsona batek sentsibilizazio handiagoa agertuko du behikia (idiskoa, txekorra, behia, etab.) kontsumitzean. Ilarren familian, barazki horrez gainera, kakahueteak, indaba lehorrak eta makilgoxoa ere sartzen dira. Larrosaren familiako kideak dira marrubiak, masustak, mugurdiak eta honen beste barietate batzuk ere.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!