Armozetako zerealak
2009-02-25 13:45 Jan edanakGau osoa pasetan dogu jan barik eta normalean 10-12 ordu pasau daitekez afaritik armozura. Askotan, ogean azken minutuak gozau guran, korrika eta prisaz ibilten gara eta, ondorioz, ez dogu armozetan. Armozu ona eta aldi berean arina egiteko, merkaduan badira 'armozurako zerealak' izeneko produktuak.
Egunaren jateko garrantzitsuena armozua da. Egunero lehenengo-lehenengo egiten doguna da eta eguna zelakoa izango dan marketan dauena. Gau osoa pasetan dogu jan barik eta normalean 10-12 ordu pasau daitekez afaritik armozura. Askotan, ogean azken minutuak gozau guran, korrika eta prisaz ibilten gara eta, ondorioz, armozurik barik geratzen gara. Armozu ona egiteak organismoak behar dituan nutrienteak hartzea dakar eta egoera nutrizionala hobetzen dogu. Armozu ona eta aldi berean arina egiteko, merkaduan badira 'armozurako zerealak' izeneko produktuak, gehienok muesli izenez ezagutzen doguzanak.
Produktu horreek aldeko ezaugarri bi ditue: batetik, gorputzaren behar energetiko eta nutritiboak asetzeko osogai ugari ditue eta, bestetik, arin-arin jateko moduan preparauta datoz. Ganera, egunaren lehenengo zatian gorputzak ez dau koipe eta proteina asko behar; karbohidrato gehiago behar ditu, energia-iturri arina, garbia eta iraunkorra diralako, eta zerealek oso ondo beteten dabe printzipio hori.
Armozuko zereal normalek zereal-mueta bat eta gozagarriren bat eukiten dabe: azukerea, eztia, kakaoa... Horreei esker, gozoagoak dira. Eta danek daukie, gitxienez, azukerea, hau da, zereal normalena izan eta etiketan ez agertu arren, azukerea ohiko osogaia da. Armozutarako zerealen konposizinoa ikusita, osogai nagusia zerealak diran arren, beste osogai ugarigaz saltzen dira: ohikoenak aranpasak, intxaurrak, urrak, kokoa, platanoa, sagarra, etab. izaten dira, azken hiru horreek deshidratauta. Zerealei jagokenez, gehien erabilten direnak garia, arroza, artoa eta oloa dira.
Zerealen nutriente nagusiena almidoia da, karbohidrato garrantzitzuena gure elikadurarako. Merkaduan dagozan zerealek jasandako prozesuaren bidez zenbait bitamina galtzen dituenez, bitaminak eta gatz mineralak gehitzen jakez. Hori dala eta, armozutarako zereal horreek B multzoko bitamina hidrosoluble eta mineralen iturri oparoa dira: 30 gramoko errazino bat zereal hartuta, bitamina horreetan aholkatzen dan egun osorako kopuruaren laurena beteten da. Bitamina horreetako batzuek metabolismo energetikoan inplikautako eragiketa eta erreakzinoetan parte hartzen dabenez, umedun eta bakotasun egoeran dagozan personentzat oso mesedegarriak subertau daitekez. Esandakoez ganera, eta daukien burdinari esker, anemia-plegu batzuen prebentzinoan, zeozelan, eginkizuna be badabe. Halanda be, kontuan izan behar dogu bitamina horreek guztiak egun osoan zehar batu geinkezala, frutak, lekaleek, barazkiek eta ogiak osoturiko dieta orekatua egin ezkero.
Proteinei jagokenez, kopuru txikiak daukiez eta, ganera, kalidade gitxikoak diranez, zereal honeen kontsumoa esne edo jogurtaz osotu behar da. Zereal horreek, oso gantz gitxi euki arren, ekarpen energetiko nabarmena daukie (400 kaloria inguru 100 gramoko) gehitzen dan azukereari esker eta, beraz, pisua kontrolpean izaten ahalegintzen diran personek kontu handiz ibili beharko dabe produktu horreekaz. Zuntza dala eta, txokolatedun gari-aleetan ugariago dago -% 4a da zuntza-, eztidunetan % 1 inguru.
Armozutarako zerealakaz jaten dogun beste osogai garrantzitsu bat zuntza da, oso osasungarria, hesteetako mobikortasuna eragiten baitau.
Armozu egokia
Baina armozua ez da zerealak eta kitto. Armozu on bat egiteko beste elikagai batzuk be jan behar dira, danak dieta orekatuaren barruan. Energia, karbohidrato moduan, armozuan zerealetik edo ogitik lortuko dogu. Frutek bitaminen, mineralen eta zuntzaren maila ona mantentzen lagunduko deuskue.
Armozutan hartzeko beste elikagai batzuk koipeak eta proteinak dira. Behin eta barriro azaldu izan dogu oliba-orioak bihotzerako dituan onura osasuntsuak. Hartzeko modu gozo bat ogi zati bategaz eta tomate naturalagaz da. Gurina be jan geinke eta esnekiak be jan behar dira armozutan, gaztaia, jogurt zein esnea, kaltzio eta D bitaminearen iturri garrantzitsua baitira.
Beraz, helduontzako, ahal danean, zuntz asko eta azukera gitxi daukien zerealak aukeratu. Umeentzat, barriz, danak dira egokiak, baina betiko ogia be jan behar da. Ez armozau egunero gauza bera, osasunagaitik eta, batez be, abrozimendua ebitetako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!