Ogitartekoa berreskuratu
2008-04-18 15:11 Jan edanakGoizeko jolasaldietan eta arratsaldero umeek meriendea hartzen dabe gozo eta askotan gosez. Meriendarako, erregeak, duda barik, ogitartekoak izan dira beti. Baina kontsumoaren aldaketak eta gizartearen aldaketak ogitartekoaren ohiturea galtzea ekarri dabe eta orain opilak edo jan ohi dira.
Goizeko jolasaldietan eta arratsaldero umeek meriendea hartzen dabe gozo eta askotan gosez. Meriendarako, erregeak, duda barik, ogitartekoak izan dira beti. Baina kontsumoaren aldaketak eta gizartearen aldaketak ogitartekoaren ohiturea galtzea ekarri dabe eta orain opilak jan ohi dira.
Elikadura-adituok askotan nabarmendu dogu elikadura-ohiturak okerrerantz doazela. Biztanleriaren talde sentiberena umeena da. Ikasle askok eskola orduetan ez dau jaten baina gehienek mokaduren bat jaten dabe jolasaldian, bazkalordura arteko denporea hain luzea ez izateko eta bazkarira oso gose handiz ez ailegetako. 'Bigarren armozu' horreek ohituren araberakoak izaten dira. Orokorrean jolasaldian ogitartekoak nagusi izaten diran arren, umeek gero eta gaileta, bollo edota opil gehiago jaten ditue. Eskola-umeen dieteak bitamina, proteina, gantza eta karbohidrato ugari izan behar leukez eta ezinbestekoa da dieta hori jarduera fisiko egokiagaz osotzea.
Opilak vs ogitartekoa
Opil industrialek kalori ekarpen oso altua (400 eta 500 kaloria 100 gramoko, gutxi gorabehera) dabe umeentzako eta, horregaitik, umeen artean loditasuna gero eta ohikoagoa da. Makronutrienteen aldetik, Eroski Consumer-ek egindako azterketa konparatibo batean, honako datuak emon ziran: karbohidrato ugari (% 55) eta gantz asko (% 23) baina proteina gitxi (% 6). Eroskiren konparazinoagaz jarraitu ezkero, etxean egindako txokolatedun ogitartekoak (75 gramo ogi eta 25 gramo txokolate esnedun), proportzino berean, 325 bat kaloria baino ez leukez izango. Zenbakiak argiak dira, opil industrialen ekarpen kalorikoa ez da bape komenigarria, gehiago loditzen dabelako, ez txokolateagaitik, koipeagaitik baino.
Hamaiketakoaren eta ogitartekoaren betegarriak
Ohiko gaileten edo pieza gatzdun txikien ordez gari osozko gailetak edo frutu sikuak jan daitekez, urrak eta intxaurrak berbarako. Gaztaia be ogitartekoen betegarri egokia da, kaltzio-iturri garrantzitsua baita. Kaltzioa funtsezko minerala da hazurrak hazteko eta osasuntsu mantentzeko eta, beraz, oso elikagai egokia da umeentzako.
Umeen ganean berbetan gagozanez, ez dogu ahaztu behar trikimailu txiki batzuei esker alternatiba barriek arrakastea izatea lor daitekela. Ogitartekoen betegarri moduan gantz-eduki txikiagoa daben produktuak sar daitekez, pernil egosia edo indioilar-bularkia berbarako.
Halanda be, horrek ez dau esan gura saltxitxoia eta txorizoa guztiz baztertu behar doguzanik. Hamaikak bueltan, jolasaldian, produktu horreen ogitarteko txikia jatea komenidu da, elikagai horreek aberatsak dira-eta burdinean eta karbohidratoan. Burdin bakotasunak anemia, nekea eta jateko gogo gitxiago izatea sortarazo leikez. Ganera, ikasteko eta konzentretako gaitasunari kalte egiten deutso, eskola-errendimentuari be. Alde horretatik, dietistek 'bigarren armozu' hori burdinean aberatsak diran elikagaiak jateko aprobetxetako aholkua emoten dabe. Eta fruta-ale bategaz osotzen badogu, hamaiketako bikaina lortuko geunke: burdina, energia eta karbohidratoaz gan, bitaminak eta zuntza.
Beste aukera politak ogitarteko begetalak dira. Bokadilo-formatuak arrakasta handia dau umeen artean eta erabilgarria da bestela erraz jaten ez diran elikagaiak jateko.
Amaitzeko, opil industrialak ez dau inoiz etxeko ogitartekoa ordezkatu behar, askozaz be kaloria gehiago dituelako. Bestetik, ez dabe inondik be frutearen ordezko izan, fruteak umeen hazkuntzan ezinbestekoak diran bitamina, mineral eta zuntz ugari eskaintzen ditualako. Beste aholku bat: opil industrial txokolatedun horreek ez dira jatordu tarteetan hartu behar, jatordurako gose barik ixten gaituelako eta elikadurarako garrantzitsuak diran jatekoak jan barik ixten doguzalako.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!