Jateko garbigarriak

Amaia Laforga Dietetikan Eta Gizaki Elikaduran Diplomaduna 2008-01-15 11:27   Jan edanak

Eguneroko elikaduran fruta eta barazkiak sartzea oso ona da gorputzari gehiegikeria gastronomikoetatik 'desintoxiketan' laguntzeko.

Fruta eta barazkietan aberatsa dan dieta baten eragin garbigarria bere ur eta zuntz kopuru altuan, potasio aberastasunean eta sodio ekarpen bajuan oinarritzen da.

Eguneroko elikaduran fruta eta barazkiak sartzea oso ona da gorputzari gehiegikeria gastronomikoetatik 'desintoxiketan' laguntzeko.

Fruta eta barazkietan aberatsa dan dieta baten eragin garbigarria bere ur eta zuntz kopuru altuan, potasio aberastasunean eta sodio ekarpen bajuan oinarritzen da. Hori dala eta, frutak eta barazkiak, berez, diuretikoak dira eta ganera ura da euren osogai nagusia: % 80-90 frutak eta % 90-95 barazkiak. Ura da, duda barik, diuretiko nagusia naturan. Modu horretan, egunero hartuta, organismoak gehiegi dituan likido eta toxinak eliminetan laguntzen dau.


Barazki garbigarriak

Negua garai ona da azea, endibia edo porruetan oinarritutako errezetak preparetako. Barazki arinak, oso osasungarriak eta kaloria gitxikoak dira. B eta C bitamina eta mineral portzentaje altuak eta propiedade laxanteak dituenez, suspergarri oso onak dira. Porrusaldeak urdaila lasaitzen eta indartzen dau.

Apioa dieta guztietan dago modan. Diuretiko eta garbigarri garrantzitsua da; ganera, kaloria gitxi ditu eta balio elikagarri handikoa da. Hoba da preparauta jatea, krema eran, okeleagaz edo saldan. Gordinik asko jan ezkero, astuna izan daiteke. Apioaren orio esentzialak efektu dilatatzailea dau giltzurrun-hodietan eta horrek txizaren bidez ura eta substantzia toxikoak eliminetan laguntzen dau. Endibiei, azenarioei, zerbei edo espinakei jagokenez, danak dira elikagai nutritiboak, digestino-ahalmen handikoak, urdaileko arazoak konpontzeko egokiak.

Preparau ostean, bitaminetan daben aberastasunak nabarmen egiten dau behera. Horregaitik, gordinik entsalada moduan jatea da onena, gitxienez egunean behin. Preparau ezkero, onena koilarakada oliba-oriogaz lurrunetan edo egosita baina denpora gitxian egitea da. Kalonjeak, berroak eta eskarolak oso egokiak dira entsalada desbardinak eta gozoak jateko. Garbigarri eta diuretiko legez sano eragingarriak dira eta kaloria gitxi ditue.


Frutak

Urtarrila zitrikoen momenturik egokiena da. Pomeloak, limoiak eta batez be laranjak, urtsu egoten dira eta urte hasieran hainbeste behar izaten diran bitaminak eskaintzen ditue, C-bitaminearen iturri nagusi eta funtsezkoa dira. Gogoratu daigun C-bitaminea antioxidatzaile nagusiena dala gizakion elikaduran. Gustuz betetako fruta-ur barria preparau eta jarraian hartu behar da, bitaminak aprobetxetako.

Kanpotik ekarritakoa izan arren, oso gomendagarria da ananea edo piñea. Urin gastrikoen produkzinoa estimuletan dau eta janariak digeriduten lagundu. Entzima bat dau, bromelina izenekoa; entzima horri esker, proteinak zatitu eta aminoazido bihurtzen ditu, digestino-prozesua errazteko.

Mahatsa osasunerako ezaugarri onuragarriak dituan beste fruta bat da eta egunotan erraz topau daiteke. Oso gomendagarria da, izan be, organismoa garbitzen dau eta efektu desintoxikatzailea be badauka. Oraindino Aledo mahats-muetearen garaia da, urte zaharrari agur esateko erabili genduana. Mahats mueta hori zemendi erdialdetik urtarrilaren erdialdera batzen da.


Fruten ura

Fruten ur naturalak eguna hasteko modu bikaina dira, beharrezko energia eskaintzen dabelako eta azukeran aberatsak izan arren, erraz erreten baita. Ganera, ur eta antioxidatzaile nahikoa dabe eta horrek urdaila beteta sentiarazoten dau organismoa aktibetan laguntzeaz gan.

Sasoi honetan, fruten ur egokiena zitrikoena da; sagarrarena eta azenariorena be oso gomendagarria da. Sagarra da propiedade gehien dauen frutea, fruktosea, pektinea (zuntz mota), eta C eta E bitaminak kopuru handian baititu. Sagarraren antioxidatzaileek kolesterola eta glukosea erreguletan eta pisuari eusten laguntzen dabe. Bestalde azenarioak betakarotenoa dau eta A bitamina-iturri bikaina da, ikusmenerako, larruazalerako eta ulerako egokiak eta, ganera, azalaren kolorea iluntzen laguntzen dau.

Beste fruta-ur on bat, kaloria gitxikoa, eta C eta E bitaminak, mineralak eta antioxidatzaileak dituana tomatearena da. Nutrizinoari jagokonez, neguko tomateak udakoak lakoak ez izan arren, ezin dira ahaztu dieta garbigarri batean. Askok, tomate helduen urari limoi-uragaz, gatzagaz, piperbaltzagaz edota tabaskoagaz nahastauta jaten dabe.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu