Gabon, daukanak ez daukanari emon!
2002-12-15 00:00 Jan edanak
Zizka-mizka edo entremesak
Perzebe egosiak: honeek ur gazitan egosiko doguz, jan baino bost minutu lehenago. Behin ura irakiten dagoala uretara bota eta minutu batez egosi; ondoren, atara eta ur hotzetatik apur bat pasau bestela larregi egosiko jakuz eta.
Langostinoak plantxan erreta: perzebeakaz bezela jateko denporan erreko doguz, plantxea bero-bero jarri eta bertan erre gatz eta oliba-orio apur bat gaineratuz; jateko orduan limoi ur apur bat botata be ondo egoten dira. Jan ostean eskuak garbitzeko ur epela eta limoia ipini geinkez ...
Gabonak dira eta igirizu atia, geuk bere ikusi daigun...
2002-12-15 00:00 Jan edanak
Azken ohartxua:
Gehienoi gustetan jaku gabonetako janarietan gehikeriatxuren bat edo beste egitea eta gaixotasun garrantzitsurik ez badogu bi otordutan edo gehiegikeriaren bat egiteagaitik ez jaku ezer pasauko; baina bi otordutan idatzi dot eta EZ aste osoan. Beraz, badakizue, gehikeriatxuak bai baina neurriari eutsita.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.
Gabonetako menurako ardaoak eta Ardaoaren Legearen harian
2002-12-15 00:00 Jan edanak
Euskaldunok eta Ardaoaren Legea (II)
Nire ustez barrikuntza serioa behar zan ardaoaren legean, indarreko legea zahartuta gelditu dalako, izan be, Europako Batasunean sartu ginanean be ez zan aldatu. Kontuak kontu, lege barri bat indarrean sartzeko guztion adostasuna behar izaten da eta askotan badirudi ohituta gagozana eta euskaldunok Madriletik jarritako legeen morroi izaten gara.
Lege hau aztertu ondoren, Gasteizko gobernuak autonomia dauka bere legea sortzeko eta horrexegaitik sortu dau bertoko ardao lege proiektua.
Legearen hiru ardatz:
1- Kalidadezko ardaoen aldeko politikea ...
Izokin zati marinatua, berakatz krema eta leka salteatuakaz
2002-12-01 00:00 Jan edanak
Izokin marinatua, berakatz krema eta leka salteatuakaz
Osogaiak:
Marinatua egiteko:
- Izokina.
- 50 zl. Sagar-ozpina.
- 200 zl. Oliba-orioa (0,4º)
- 25 zl. ardao zuria.
- 30 gr. gatza.
- 15 gr. piper-hauts zuria.
- 6 gr. kardamomoa.
Berakatz-kremea egiteko:
- Berakatz osoak zurituta.
- Oliba-orioa (0,4º).
- Esnegain likidoa.
- Ura.
- Gatza.
Leka salteatuak preparetako:
- Leka fresko eta samurrak.
- Oliba-orioa (0,4º).
- Berakatz txikitua.
- Saldea.
Zelan egin:
Izokin Marinatua: izokina garbitu eta ezkatak kendu, bi bizkarraldeak bizkarrezurretik banandu, ganerako hezurrak kendu eta 80 gr. inguruko zatiak ...
Ardaoaren Legea
2002-12-01 00:00 Jan edanak
Ardaoaren Legea polemika iturri
Legearen txostenak hainbat polemika eta eztabaida sortarazo ditu, aitagarriena, Jatorri Deituren funtzionamendu barriaz izan da. Orain arte, Jatorri Deituren Kontseilu Erregulatzaileak izan dira euren eremuetako ardaogintzaz kudeaketa eta kontrol sistemak aplikau dituenak, hau da, Kontseilu Erregulatzaileek euren arauak ezartzen izan ditue eta arauak betearazoteaz be arduratzen izan dira. Aurrerantzean, barriz, Kontseilu Erregulatzaileek arauak ezarriko ditue orain arteko moduan baina beste organo independiente bat arduratuko da arauok betearazoteaz eta kontrolaz. Ez da ahaztu behar Kontseilu Erregulatzaileak mahastien ...
Talde Berdea: barazkiak
2002-12-01 00:00 Jan edanak
Gomendio hau adierazoten dogunean, batzuk nahastau egiten dira eta ondoko galderea egiten deuskue: eguneroko elikadurearen oinarria zituak edo zerealak badira eta astean bizpahiru bider lekaleak jan behar badoguz, orduan zelan edo non sartu egunean barazkien anoa bi? Oso erraz: batzutan lehenengo plater moduan (porrusaldea, orio-azea, barazki purea…) eta beste batzuetan guarnizino legez (oilaskoagaz jaten doguzan piperrak, arrainari bota deutsaguzan esparraguak).
Honezaz ganera, anoa osoa barazkiakaz egin beharrik be ez dago, kontuan hartuz, Euskal Herrian barazki kopuru txikitxuagoak janarietan erabilteko ohitura ...
Intxaur saltsea
2002-11-15 00:00 Jan edanak
Zelan egin:
Lehenengo eta behin esnea irakiten jarriko dogu lapiko baten, intxaur saltsea egingo dogun lapiko berean. Behin irakinda bertara kanela-zotz biak bota eta tapa bategaz estaldu; bertan itxiko dogu geldi, surtatik kanpo hamar minutuz gitxi gorabehera, 'infusionetan', sukaldarion hizkeran esaten dogun moduan.
Behin infusionauta dagoanean, surtan jarriko dogu lapikoa, oraingo honetan kanela barik, kaneleak egin dauelako berea, eta kaneleagaz irakiten badogu, horren gusto guztiak gehituko deutsozalako saltseari eta hori ez da komenidu; horregaitik, infusionau baino ez dogu egiten. Beno ...
Oportoko ardaoak
2002-11-15 00:00 Jan edanak
Oporto muetak
Oporto guztiak Ruby lez jaioten dira, baina kupelean zahartu ondoren, bere kolorea galtzen dabe eta Tawny bihurtzen dira.
Ruby:
. Ruby: Pipan edo kupelean 3 urte pasau ondoren.
. Late Bottled Vintage edo LBV: uztako ardaoa eta 4-6 urtetan barrikan gordetakoa.
. Crusted: Oporto nahasketak eta merkatura atara baino lehen 4 urte botilan egondakoa.
. Single Quinta: uzta-urte eta finka batetik ataratako Oportoa; hau urte bitan euki behar da pipetan.
. Vintage: uztea oso ona danean baino ez da egiten. Ardao hau mahatsa ...
Fruteagaz preparautako produktuak
2002-11-15 00:00 Jan edanak
Kontuak kontu, gai honegaz amaitzeko ondoko hau gogoratuko dogu: azukera gehiago daben jakiak noizean behin eta neurriz jatea ondo dago (bakotxak bere neurria topetea da kontua), baina larregia be ez da inoiz ona izaten. Bestalde, azukeratan aberatsak diran jakiak oso onak dira modu arin eta errazean absorbiduten edo hartzen dan energia behar daben kirolarientzat.
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta Nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.
Bordeleko ardaoen ganean (II)
2002-11-01 00:00 Jan edanak
Médoc:
15.000 mahasti hektarea inguru landatuta dagoz lurralde honetan eta 700.000 hl. inguru ardao produziduten da. Médoceko iparraldean, Médoc izen bereko azpieskualdea dago, eta hegoaldean, Haut Médoc. A.O.C. Médoc izendapena daroen ardaoak oso desbardinak izan daitekez euren artean, batez be estilo eta lur mueta asko dagozalako tartean. Oro har, ardao baltz klase bi bereiztu daitekez. Alde batetik, gazte edateko ardao arin, dotore, eta leunak. Bestetik, botilan urte batzuetan zehar hobetzen diran ardaoak, sendoagoak eta tanizidade ...
Frutea eta frutu sikuak (II)
2002-11-01 00:00 Jan edanak
Osoketearen aldaketa hau hobeto ikusi daizuen, taulatxu baten bitartez adierazoko dogu 100 gramo frutu desbardinen konposizinoa:
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Medikuntza Zentrukoa.
FRUTEA | ENERGIA (kilokaloriak) | KARBOHIDR. (gramoak) | KOIPEA (gramoak) | PROTEINA (gramoak) |
Okaranak | 64 | 10 | 0.1 | 0.8 |
Okaran
pasak | 290 | 70 | 0.4 | 2.3 |
Mahatsa | 81 | 17 | 1 | 1 |
Mahats-pasak | 324 | 75 | 1.3 | 3 |
Ikoak | 80 | 18 | 0.1 | 1 |
Iko pasak | 275 | 62 | 1 | 4.2 |
'Gastronomiaren onena', sukaldarion kongresua
2002-11-01 00:00 Jan edanak
Astelehena, zemendiak 18
Estadu mailan, sukaldari gazteen eta autore sukaldea egiten dabenen arteko txapelketeagaz hasiko da kongresua arratsaldeko 16:00retan. Aurtengo hautagaiak 10 sukaldari dira. Hogeita hamar urtetik beherako sukaldariak izango dira 10 sukaldariak eta honeen bikote laguntzaileak. Horreetatik 3 sukaldari pasauko dira eguaztenean izango dan finalera.
Jakin daizuen, aurreko urteetako irabazleak honeexek dira: Andoni Luis Aduriz, Sergi Arola, Josean Martinez Alija eta Beñat Ormaetxea.
- 18:05: Vitor Arguinzoniz jaunaren txandea. Bere espezialidadearen barri emongo dau, hau da, jatekoa txingarretan ...
Eperra onddoen saltseagaz
2002-10-15 00:00 Jan edanak
Eper gorria, bordetakoa
bestela lasai, edurretakoa
saltsan edo eskabetxean lotuz
denporadako gaiekin horniduz
Txapo! hitz baten
hasi hatzamarrak miazkatzen
hegaztiekaz hegaz egiten
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko sukaldaria.
Tokayko ardaoak
2002-10-15 00:00 Jan edanak
Azken buruan, konprobauta daukat, ardao gozoak lar gustau ez arren, lehenengoz probetan dabenek gero ez deutseela uko egiten ardao honeei. Ardaoa huts-hutsean barik, probaizue foie apur bategaz, aperitibo moduan edo postre arinakaz, berbarako hojaldreagaz eginiko postreakaz; ahoan ura egiten hasi jaku eta badakizue hori zeren seinalea dan. On egin deizuela janak eta txarrik ez edanak!.
Mikel Garaizabal,
Enologoa eta sommelierra.
Frutu sikuak (I)
2002-10-15 00:00 Jan edanak
Baina hain aspaldiko denporetara joan barik, gaurko ataltxu hau zarratzeko gabonetako kantu zahar bat gogoratuko dogu (sasoi horretarako askorik be ez da falta eta):
'Erregen erregen txirimontañe
hiru intxur ta lau gaztañe
haren ganean lau sagar
atsoak guztiek kolko zabal'
Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan Diplomatua,
ELAN VITAL Medikuntza Zentrokoa.
Bordeleko ardaoen ganean
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Hona hemen, kalidade mailearen ganeko azalpena:
Bordeleko kalidade mailan ardaorik arruntenak, AOC Bordeaux eta AOC Bordeaux Supèrieur izenpean botilaratzen dira. Ardao honeek zuriak eta baltzak izaten dira eta, nahiz eta esan ardao arruntak dirala, ez da ahaztu behar jatorri deiturako ardaoak dirana. Honeen artean, kalidade/prezio erlazino oneko ardaoak topau geinkez. La Gironde departamentuko ardao honeek, beherago aztertuko doguzan deituretan sartzeko aina kalidaderik ez daben ardaoak izaten dira legearen arabera. Baimendutako mahats muetak ondokoak dira: Baltzen atalean, Cabernet Sauvignon ...
Orkatz (Capreolus capreolus) solomoa plantxan errea, txokolate saltseagaz
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Errezeta honetan ez dago aparteko sekreturik, akaso saltsea behar dan moduan egitea, hortxe egon daiteke sekretua. Hori bai, txokolate baltzagaz egindako saltseaz ganera, orkatz solomo erreari intxaur zuritu batzuk ganetik botatea be truko polita izan daiteke; oso testura egokia emongo deutso jatekoari. Egin aprobea, eta on egin.
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Landare eta animalia jatorriko koipe gehiago
2002-10-01 00:00 Jan edanak
Jateko orduan zein aukeratu, margarinea ala gurina?
Bien arteko desbardintasunik handiena kolesterola da: gurinak kolesterola dauka eta margarineak ez (nahiz eta odoleko kolesterola murrizten laguntzen ez dauen).
Elikagaia bera egiteko orduan, gurina preparetako esnearen koipeari eragiten deutsen transformazino industriala, margarinak sortzeko orioari eragiten deutsena baino txikiagoa da, besteak beste, orioaren molekulak hidrogenau egin behar diralako. Arrazoi horregaitik eta gusto hobea daukalako persona batzuek gurago izaten dabe gurina.
Azken buruan, nire aholkua ondoko hau da: orain arte aitatu doguzan berezitasunen arabera ...
Kazako okelea
2002-09-15 00:00 Jan edanak
Batzuentzako materia prima
beste batzuentzako hobbya
danok dakigu zein dan ehizaren
mundu liluragarria
oilagorra basurdea oreina
eperra edo erbia
konformetan naz jaten badogu
kontetan dogunaren erdia
joka baitoaz natura eta
sukaldearen kabia
Beñat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria
Uda ostean, ordena barriro
2002-09-15 00:00 Jan edanak
Uda sasoian, kanpoan sua egin eta erreta preparautako arrain eta okelak be ez geunkez ahaztu behar, eta eguraldiak hainbeste laguntzen ez deuskunean be geure etxeetan, bigarren platerak erreta jateko ohitura onari eutsi beharko geunskio.
Udagoiena sartzen doanean, egunak freskotxuagoak izango dira, eta orduan ezin hobeto sartuko jakuz lekaleak. Ez ahaztu astean bizpahiru bider jatea komenidu dala.
Udan izan dogu bai gehiegikeriatxu batzuk egiteko aukerea eta orain, ostera, jateko kontuetan, erregulartasunak eta orekeak emoten dauen ongizateaz be disfrutau daigun.
Larraitz Artetxe ...
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik...
»» 50 euskal enpresa baino gehiago ...