Jan-edanak  II. urtea // 18. zenbakia - 2003ko urtarrilaren 15a

Onddo baltzaren kremea

Gabonetako gehiegikeriak garbitzeko ezin hobea


Zelan egin:

Lapiko batean oliba-orioa eta txiki-txiki egindako berakatza ipini berotzen. Ondoren, berakatzak kolorea hartzen dauenean, kipulea bota barrura eta kolorea hartu dauela ikusten dogunean, onddoak bota; komenidu da onddoak tako txikietan ebagitea. Orain arte aitatutako osogai guztiak minutu batzuetan egiten euki ostean, ardao zuria gaineratu eta jarraian uruna. Hurrengo pausua uruna egurrezko koilara bategaz ondo irabietea izango da, bolatxuak egin ez daitezan. Uruna guztiz deseginda dagoala ikusten dogunean, saldea bota eta 10 minutuz irakiten itxiko dogu gatz puntuan jarrita. Denpora hori pasau ondoren, kremea egiteko turmixa pasau eta jarraian koladore batetik pasau behar da.

Ondoren, barriro ipini irakiten eta, jakina, gatz eta piperhauts puntua norberaren gustora ipiniko dogu. Azkenengo momentuan, gurina eta esnegaina gaineratuko deutsagu kremeari (hau aukerakoa da). On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.


Kaixo irakurleok, ziur urtarrileko hotz handi honeekaz gorputza berotzeko krema bero bat oso ondo sartuko jakula danori. Ganera, oraindino be, gabonetako gehiegikeriak garbitzen gabilz eta horretarako oso ona izango da gaur preparauko doguna. Egin doguz lehenburuko jateko hotsak, arrainak, okelak, postreak eta bestelakoak. Oraingo honetan lehenburuko jateko bero bat egingo dogu.

Onddoakaz preparauko dogu krema beroa, oso suabea eta negurako egokia. Nahiz eta ez izan onddoen tenporada gogorra, gaur egun badira onddo kongelatu oso onak be. Mikologian onddoa oso estimadua da. Trufa eta gorringoaren ostean ederrena da eta gainera oso segurua jateko, esan gura dot onddo txarrik edo pozoindunik ez dagoala eta, beraz, bildur barik jan zeinkiez. Sartu gaitezan ba kozinan.

Onddo baltzaren kremea

Osogaiak (4 lagunentzako)

- Oliba-orioa.
- Berakatz ale bat.
- Txiki-txiki egindako kipula bi.
- 400 gr. onddo.
- 50 gr. urun.
- Baso erdi ardao zuri.
- Litro bat salda.
- Piperhauts zuria.
- Esnegain likidoa.
- 50 gr. gurin.