Jan-edanak  I urtea // 16. zenbakia - 2002ko abenduaren 15a

Gabonak dira eta igirizu atia, geuk bere ikusi daigun...

Gabonetako ohiko jatekoen balio nutritiboa


Azken ohartxua:

Gehienoi gustetan jaku gabonetako janarietan gehikeriatxuren bat edo beste egitea eta gaixotasun garrantzitsurik ez badogu bi otordutan edo gehiegikeriaren bat egiteagaitik ez jaku ezer pasauko; baina bi otordutan idatzi dot eta EZ aste osoan. Beraz, badakizue, gehikeriatxuak bai baina neurriari eutsita.

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.


Badatoz, badatoz apurka-apurka aurtengo gabonak be. Gaur egun persona batzuk gabonen zentzu erligiosoa eta beste batzuk neguko solstizioaren inguruko ukutu batzuk gorde arren, antza populazinoaren gehiengoarentzako kontsumo handi baterako sasoia da.

Gaur egun, ekonomiaren susperraldiaren garaia ei dan honetan, gehienok janari aldetik oparotasunean bizi gara eta bazkari eta afari bereziak ugariak izaten dira. Esangura honetan, gabonetan badagoz beste sasoi batzuetan jaten ez diran edo behintzat hainbeste jaten ez diran jateko zehatz batzuk. Gaurko tartean, Euskal Herrian gabonetako jaki tradizionalak izan diran batzuren balio nutritiboa ikusiko dogu:

1) Orio azea

Azea, patata eta berakatz errefritoagaz preparauta ez da oso plater energetikoa (bota deutsagun orio kopuruaren arabera koipe eta energia gehiago edo gitxiago eukiko dau). Aza platerkada batek 200 Kilokaloria inguru emoten ditu, hau da, beste berdura gehienen antzera.

Gabon inguruko jateko asko oso sikuak eta gaziak diranez, interesgarria da tartean berdura apur bat jatea: zuntz apur bat hartzea (persona batzuk gabonetan tripetatik siku ibilten dira) eta barazkien ur apur bat eta digestino arinagoko elikagai bat gitxienez (janari guztia hain astuna izan ez daiten).

2) Makailaoa

Makailaoa arrain zuria danez, proteinatan aberatsa da eta ez dauka koiperik. Dana dala, koipea preparetako orduan botaten deutsagu. Makailaoak pil-pilpilean koipe asko hartzen dau eta persona batzuri gogorra egiten jake digeriduteko; beste batzuentzako, ostera, munduko jateko gozoenetakoa da. Esparraguak, alkatxofak edo beste berduraren bat bota ezkero, zuntz kopurua handiagotu egingo dogu ganera.

Beste etxe batzuetan, gustorago jaten dabe makailao errebozatua piperrakaz; nahiz eta errebozatuan koipea hartu, pil-pilean baino gitxitxoago izaten da. Piperrak, oso gozoak izateaz ganera, zuntz apur bat dakarre egun honeetarako menura.

3) Intxaur saltsea

Hau oso plater 'potentea' da; jakina, betiko moduan, 'potentzia' hori jaten dogun kantidadearen araberakoa izango da beti.

Sei lagunentzako errezeta bat hartuta, persona bati jagokon balio nutritiboa kalkulau dot eta hauxe da emoitzea: 300 gramo intxaur saltseak 600 kilokaloria ditu edo 100 gramok 200 kilokaloria.

Proteinetan aberatsa be bada intxaur saltsea, bai esneak eta bai intxaurrak proteina ugari daukielako (esneak: % 3,5 proteina eta intxaurrak: % 15).
Karbohidratoetan be aberatsa da, azukereak, esnearen laktoseak eta intxaurrek emonda (intxaurrak: % 15 karbohidrato eta esneak % 4,6).

Bestalde, intxaur saltsea koipetan be oso aberatsa da; esneak koipe saturatu edo asetuak eta kolesterola emongo deuskuz eta intxaurrek koipe insaturatu edo asebakoak (odoleko kolesterol eta koipearentzako hobeak diranak). Gogoratu, intxaurrek, beste landare guztiek legez, EZ daukiela kolesterolik.

4) Gabonetako konpota

Sagar, madari, iko-pasa, mahaspasa eta okaran-pasakaz egindako konpota baten balio nutritiboa kalkulauta, 100 gramu konpotak 140 Kilokaloria inguru eukiko ditu.

Fruteagaz eginda dagoan ezkero, ez dauka koiperik eta proteinarik be ez ia-ia. Frutak karbohidrato edo azukeratan eta zuntzean dira aberatsak. Edozelan be, beste postre gehienak baino arinagoak dira konpotak.