Toskanako ardaoak (Italia)
Sienatik mediterraneoruntz, ipar-mendebalderuntz joan ezkero, San Gimignano herria topauko dogu. Bertan, 'Verneccia Di San Gimignano DOCG' aitamena daroen ardao zuri ederrak egiten dira. Ardao honeek gazte edatekoak izanda, kolore beilegi argia izaten dabe baina urteak aurrera joan ahala, urre kolorea hartu eta usain gogorra, luzea, freskoa eta sotila izaten dabe. Gustuari jagokonez, edakera siku, fresko, eta orekatua izaten dabe eta amaieran mingostasun puntu atsegina ixten dabe. 'Riserva' aitamenekoak be topau daitekez.
Toskanako ardaoen ganeko aitamen guztiak aztertzea artikulu bakarrean posible ez danez, garrantzitsuenak eta preziatuenak baino ez deutsueguz aurkeztu. Chianti DOC eta Chianti Classico ardaoak Firenze eta Siena urietan kokatzen dira baina Toskanako ardao baltz onenak Sienatik hegoalderuntz, kilometro gitxitara dagozan ondoko herrietan egiten dira: Montepulcianon eta Montalcinon.
Montepulcianon ardao klase bi egoten dira, 'Nobile di Montepulciano DOCG' eta 'Rosso di Montepulciano DOC' eta bietan Sangiovese bariedadea izaten da nagusi (% 60-80 gitxi gorabehera). Bien arteko desbardintasuna, ardaoa egiteko mahastien edadea izaten da, Nobile izenekoak egiteko mahasti zaharrenetako mahatsak erabilten dira; Rossoak egiteko, barriz, gazteenak. Nobile di Montepulciano aitamena daroen ardaoak benetan oso onak izaten dira gehienak eta granito-gorri kolorekoak nahiz eta zaharragoak diranean, errefleju laranjak agertu. Usain indartsua eta era berean sotila, bioleta eta fruta ukutu oso atseginak agirian geratuz. Ahoan tanizidade sendoa igarriko dogu eta normalean indartsuak eta biribilak izaten dira.
Azkenik, Montalcinon 'Brunello di Montalcino DOCG' ardao indartsuak eta zoritxarrez karuak egiten dira. Sangiovese Grosso (Brunello) bariedadeagaz egiten dira -mahastiak produkzino gitxikoak izaten dira- eta, neurri handian, horregaitik dira hain karuak. Kalidadea ziurtatzeko Brunello ardaoek, gitxienez bost urte upeldegian egin behar dabe merkataratu baino lehen (Riserven kasuan sei urte). Errubi-gorri kolore bizikoak dira eta denporeagaz, granito-gorri kolorekoak bihurtzen dira. Usain oso indartsua dabe eta fruta gorri helduen, espezien eta bainilearen sentsazinoa edo gustua hartzen jake. Riservetan, ostera, kafe, kakao erre eta erregaliz ukutua be igarri geinke. Normalean, graduazino altukoak izaten dira (13,5%).
Ivan Vega Alberdi,
Enologoa.
Firenze (Florentzia) uriburu dauen Italia ipar-erdialdeko lurralde hau, Mediterraneo eta Apeninoen artean dago. Historia, kultura, pasadizu, arte eta zelan ez, ardaoagazko lotura estua dauen lurraldea da. Firenze uriburuak, herri baten antza izan arren, benetan ikusgarria da, jauregi, monumentu erlijioso eta eraikin ikaragarriz josita dago, eta inon ez bezela, eraikuntza barriena orain dala 200 bat urte eregitakoa dala emoten dau, zeozelan denporea antxina eten zala pentzarazoten deutso bidaiariari. Jakina, eraikin altuenak eleizetako torreak dira. Marmol landua, hare-harria, egurra eta adobea, beste materialik ez da ikusten eraikinetan.
Toskanako ardaoen merkataritzarako munduko erreferentzia eta Toskanako uriburua, esan bezela Firenze izan arren, Toskanako mahasti eta upeldegi gehienak Siena uriaren inguruan dagoz. Siena, Firenzetik hegoalderuntz, 50 bat kilometrora dago eta tarte horretan, mendi magal ondulatuak, haresti gazteak, koniferak, olibondoak, gari zelai erraldoiak, mahastiak, sakabanatutako etxeak eta jauregi dotoreak dagoz eta herri txikiekaz batera, mosaiko antza emoten deutse paisajeri. Chianti ardao ospetsuaren lurraldeaz gabilz jakina. Chianti ardaoa munduan zehar Italiako ardaorik famatuena eta popularrena da. Italiako legeriak Chianti mueta bi bereizten ditu:
Chianti DOC (Denominazione di Origine Controllata) ardao baltzak
Gehienek izendapen hau daben arren, batzuk DOCG kalifikazinoa (Denominazione di Origine Controllata e Garantita) hartzeko aukerea izaten dabe. Ardao arinak, edateko errazak eta atseginak dira eta gehienak 'Fiasco'-etan botilaratzen dira. Fiascoak otzarearen antzeko babesa daroen bertako botila tipikoak dira eta Italiarrek marketing teknikak maisutasunez erabiliz, Fiascoari esker Chianti ardaoa munduan zehar ezagutarazoten jakin dabe, ardaoaren merituak bigarren mailan geratuz. Dana dala, lehen esan bezela, Chianti gehienak, gazte edateko oso atseginak izaten dira.
Chianti Classico DOCG (Denominazione di Origine Controllata e Garantita)
Ardao honeek be baltzak izaten dira eta italiako ardaoen mailarik altuenaren babesa dabe. Ardao honeek egiteko gehienbat Sangiovese mahats klasea erabilten da: % 75-90 bitartean; Canaiolo mahats klasearen kopurua gitxi gorabehera % 5-10 bitartekoa izaten da eta, azkenik, Trebiano Toscano eta Marlvasia zuriak gehitzen jakoz (gehienez % 5), Sangiovese mahatsaren tanizidadea zeozelan arintzeko. Chianti on bat intensidade altuko errubi-gorri argi kolorekoa izaten da baina denporea aurrera joan ahala, granito-gorri tonuak agertzen dira. Ardao honeek gazte diranean, tanizidade maila handia izaten dabe baina urte gitxitan arindu eta biribildu egiten dira. Beste alde batetik, 'Riserva' aitamenekoak, gitxienez 3 urtetan zahartzen dira baina ahal izan ezkero, denpora gehiago eukitea komenidu da.