Jan-edanak  II. urtea // 19. zenbakia - 2003ko zezeilaren 1a

Edari estimulatzaileak


1) Tea

Tea Txinatik datorren edari bat da eta 'Té' izeneko arbola bateko orriak sikatu eta infusino bat eginaz preparetan da.

Te mueta nagusi bi saltzen dira: te berdea eta te baltza. Te berdeak tanino deitutako substantzia gehiago ditu eta horren eraginez, hesteak sikatuten laguntzen dau eta, horregaitik, beheranzkoa daukagunean ona da tea hartzea.

Te baltzak kafeina gehiago dauka eta beraz estimulatzaileen artean sartzen da.

Teak substantzia bizkorgarri bi ditu: kafeinea eta teinea. Substantzia horreei esker tonikoa, digestiboa, idortzailea eta diuretikoa da tea. Apur bat hartuta, teak eragin onuragarriak izan leikez gorputzean, baina gehiegi hartu ezkero, teismo esaten jakon intoxikazinoa eragin leike, idorreria eta gehiegizko argaltze prozesu bat sortarazoz.

Bai tea, kafea eta kolak normalean azukereagaz hartzen dira eta azukera kopuru hori be kontuan izan behar da dieta zehazteko orduan; gogoratu, egunean laupabost azukera koilarakada txiki baino gehiago hartzea ez dala oso gomendagarria. Tea, esneagaz eta limoiagaz be hartzen da eta orduan horreen matenugaiak be hartuko geunkez gure elikaduran: gehienbat proteinak eta kaltzioa (esnean), C bitamina eta potasioa (limoian).

Tearen funtzino garrantzitsuena dieta barruan estimulatzaile moduan jokatzea da. Baina horrezaz ganera, lehen esandako moduan, teak funtzino soziala be badauka eta gure artean tea hartzeko ohitura handiegirik ez badago be, inglesentzako tearen ordua derrigor bete beharreko erritu edo ohikune bihurtu da.

2) Kafea

XVII. mendean Marsellan sartu zan, Abisiniatik ekarrita eta bere kontsumoa oso arin zabaldu zan Europa osoan zehar, segurutik kafearen usain onak eta estimulatzaile gaitasun horrek erakarrita.

Kafearen osogarri garrantzitsuena kafeinea da.

Kafe apur bat hartzen dogunean, tonifikau egiten gaitu, nekea arindu eta funtzino intelektualetarako be lagungarri izan daiteke. Baina gehiegi hartu ezkero, ideien nahastea, urduritasuna, insomnioa eta bestelako arazo batzuk sortarazo leikez. Kafea sarri hartu ezkero, gure gorputza kafeinara egokitu egiten da eta horregaitik ulertu daiteke ohituta dagozan lagunak gauean kafea hartuta be ondo lo egitea.

Kafesneak digestino geldoa dauka, esnearen kaseinea eta kafearen taninoak nahastearen ondorioz sortutako substantzia kimikoen eraginez. Esneak kafeinea astiroago absorbidutea eragiten dau eta, horregaitik, efektu estimulatzailea gitxiago igarten da.

Kafe deskafeinatuari kafeinearen % 90 kentzen jako eta beraz efektu estimulatzaile gehiena galdu egiten dau.

3) Matea

Bitxikeria moduan aitatuko dot edari hau. Matea Río de la Plata (Hegoamerika) inguruko herrialdeetako edari tipikoa da. Huts-hutsean, azukereagaz, esneagaz edota laranja azalagaz hartu daiteke. Infusino honek propiedade estimulatzaileak ditu eta kafearen edo tearen funtzino fisiologiko eta sozialak beteten ditu. Gauzak holan dirala, herrialde gehienetan dagoz era honetako edari estimulatzaileak.

Labur zurrean, edariok plazerragaitik, hartu-emon sozialakaitik eta propiedade estimulatzaileakaitik hartu geinkez baina honezkero oraingo irakurleak oso ondo dakien legez, neurriz hartzea komenidu da. Norberak ezarri leike neurria edo mugea baina normalean kafe bi edo hiru baino gehiago ez hartzea da gomendio nagusia.

Larraitz Artetxe,
Dietetika eta nutrizinoan diplomatua,
ELAN VITAL Mediku Zentrukoa.

Gabon ostean, Miszelanea taldean sartzen diran edari alkoholikoak ikusten hasi ginan eta Santa Ageda ta aratuste sasoi honetan beste edari batzuk aztertzen jarraituko dogu; orain, barriz, alkoholik bako beste edari batzuen ganean egingo dogu berba, estimulatzaileen ganean hain zuzen be. Talde honetan kafea, tea, matea eta kolazko edariak dagoz. Gaurko atalean, lehenengo hirurak jorratuko doguz.

Hainbat infusino eta edari kafeina, teina eta beste hainbat alkaloidedunak dira eta honeek propiedade estimulatzaileak edo bizkorgarriak dabez. Alkaloide horreek nerbio sisteman eragiten dabe eta kantidade handietan hartu ezkero, insomnioa lako arazoak sortarazo leikiez. Dana dala, emoten dau noz edo noz eta neurri moderatuan edanda ez dirala kaltegarriak. Azken urteotan, autore batzuk kafeineari aparteko garrantzia emon deutsie, bai adikzinoa eta bai toxikotasuna sortarazoteko dauen gaitasunagaitik; edozelan be, holako eragin txarra eragiteko kafeina kantidade handia hartu behar ei da.

Gaur egun kafeina bako kola eta kafeak be boguz merkatuan.

Kafea eta tea, infusino mueta bi dira eta orain 300 urte ez ziran Europan ezagutzen; gaur egun, ostera, gure ohituretan sano sartuta dagoz eta asko hartzen diran edariak (batez be kafea) izateaz ganera, funtzino soziala be beteten dabe eta, gaur egun, galduta egongo ginateke kafe eta infusinorik barik.