Neuk demoa probau dot, Administrazinoko txosten bategaz. Lehenengo paragrafoa ondo samar egin dau, ze zuzenketa txikitxu bat baino ez dau behar izan, bigarren paragrafoan -joskera eta idazketa jasoagokoa-, ostera, asko zuzendu behar izan dot. Halan, uste dot aurrekoak baino hobea dan arren, hondino lar eskasa dala itzulitako testuak itzultzaile baten galbahetik igaro barik ixteko, eta horregaitik, aplikazinoaren propagandan esandakoa larregi dala: "Euskeraz bizi nahi daben persona eta erakundeetan be eragin handia izango dau. Eguneroko komunikazinoa (enpresen barne-komunikazinoa, blogak eta abar) euskera hutsean bideratu ahal izango da, dinoe Elhuyar eta Mondragon Linguako arduradunek. Modelak lagunduko dau erakundeetan euskerearen idatzizko erabilerea handitzen, eta enpresek kalidadeko tresna bat izango dabe euskeraz komuniketako gai ez diranentzat." Itzultzaileak esku hartzen ez badau, oso tresna arriskutsua izan leiteke, eta sasi euskerazko testu ez gitxi argitaratuko dabe, aurreko itzultzaile automatikoakaz jazo dan modura. Zoritxarrez, nago horixe jazoko dala. Ezkorra? Gizarte erdeldun eta sasi euskaltzale honen ezagutzea.
Erantzuna | Modela itzultzaile automatiko 'iraultzailea' aurkeztu dabe
Igorre herri euskalduna da, benetan? Orduan, zer da euskalduna izatea? Mungiako sarbidean errotulu batek dino "Mungia, herri euskalduna". Zalantza barik, guzurra, belarriak daukazan mundu guztiak dakian lez. Hasten bagara polita erixten jakulako euskalduntasuna domina merkeen modura saltzen edo edonori bere erara janzten ixten, amaitu da euskalduntasuna ideia. Zer da euskalduna izatea? Makailaoa pil-pil erara.
Erantzuna | UEMAko kide izango dira Igorre eta Gabiria
Euskaldunen eta erdaldunen artean glotofagia dan modu berean dago glotofagia bizkaieradunen eta batuadunen artean. Neuk Ondarroa ezagutzen dot eta horixe da neure abiapuntua. Glotofagia horren sustraiak botere-antolaketari dagoz loturik, eta boterea poliedro bat da, arpegi askokoa, sozio-ekonomikoa, sozio-kulturala, sozio-linguistikoa. Glotofagia amaitzeko gauza asko irauli behar dira, baina ez dogu gura. Koldo Zuazori inoiz kontraesan horretan harrapauta, urtuta, kateatuta ikusi dot eta dakust: zelan askatu bizkaieradunok euzko nazionalismoa nasugi dala? Ezin.
Erantzuna | Koldo Zuazo: ‘Herri bakotxean erabilten dan berbetea jagon, landu eta babestu behar da’
Gai hau, abiarazo ebana, edo lehenetariko bat, neu izan nintzan, Bat aldizkarian argitaratu neban artikulu baten bidez. Gero ez neban horregaz jarraitu guraizan, eta berbaldiren bat emoteko gonbiteari ezetza emon neutsan. Gero gaiaren ganean egin eben biltzarrean nor-nork aitatu ninduan, eta hor geratu zan guztia. Pozten naz ikusita orduan biztutako suak indarra hartu dauela.
Erantzuna | Eragin Linguistikoaren Ebaluazinorako tresna barritua aurkeztu dau UEMAk
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik ibiliko neuke. Holantxe ebitauko neuke gaur egungo saltsa kaltegarri hau, emoten dauelako danok, erdaldunak eta euskaldunak gauza bera garala, eta geu, euskaldunok, erdeldunen artean gero eta ikusezinago: ¡Viva los vascos! (Y las vascas)
Erantzuna | 50 euskal enpresa baino gehiago Gourmets Klubaren 2017ko Nazinoarteko Azokan
Sinatu edozer egin leiteke, baina neurriak... Prentsaburu erdalduna izentau barri dabe. País!
Erantzuna | San Mamesen be 'Lehenengo berbea euskeraz' goiburua agertuko da