UEMAko kide izango dira Igorre eta Gabiria
2017-06-07 08:02 Euskerea berbagaiUdalerri Euskaldunen Mankomunidadeak zapatuko batzar nagusian onartuko ditu modu ofizialean.
Atzo bertan egindako Osoko Bilkuran, Igorreko udalbatzak UEMAn sartzea erabagi eban. EH Bilduko bost zinegotziek erabagi horren aldeko botoa emon eben eta EAJ-ko bostak, ostera, abstenidu egin ziran. Gabiriako Udalak zezeilean onartu eban UEMAra batzea.
Arratiako herririk jentetsuena da Igorre (4.108 biztanle) eta, 2013ko Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, % 75 euskaldunak dira. Beraz, mankomunidadean sartzeko baldintza nagusia beteten dau, hau da, euskaldunak % 70 baino gehiago izatea. Erabilerea % 50 ingurukoa da Igorren euskeraz dakienen artean. Dana dala, azken hamarkadan behera egin dabe ezagutzeak eta erabilereak.
Urtarrilean Larrabetzun egindako batzarrean, UEMAk udal gehiago sartzeko atea zabaldu eban. Hainbat udalen eskaria onartu eta horreetako bi, Igorre eta Gabiria, zapatu honetan bertan bihurtuko dira mankomunidadeko kide. UEMAko udalerrietako ordezkariek botazinoa egingo dabe udal barriak onartzeko; Zestoan izango da zapatuko batzar hori, goizeko 10:00etan.
Igorre eta Gabiria sartuta, 84 herri egongo dira UEMAn, danen artean 245.000 biztanle. Oraingo agintaldiaren hasieran, 72 herri egozan mankomunidadean eta, beraz, hazkunde nabarmena egon da: Hamaika herri barri sartu dira eta Ezkio eta Itsaso banandu egin dira.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Igorre herri euskalduna da, benetan? Orduan, zer da euskalduna izatea? Mungiako sarbidean errotulu batek dino "Mungia, herri euskalduna". Zalantza barik, guzurra, belarriak daukazan mundu guztiak dakian lez. Hasten bagara polita erixten jakulako euskalduntasuna domina merkeen modura saltzen edo edonori bere erara janzten ixten, amaitu da euskalduntasuna ideia. Zer da euskalduna izatea? Makailaoa pil-pil erara.