'Abenduaren 6an bete daiguzan Durangoko kaleak euskerearen alde'
2025-11-25 09:24 Euskerea berbagaiEuskereak bizkundea behar dau.

Euskal Herrian Euskeraz kolektiboagaz bat egin eta euskalgintzako eragile nagusien adostasunari eutsiz, euskaltzaleon bizkundea behar beharrezkoa da orain euskerea larrialdi egoeran baitago. Azken hamarkadata bitan euskal komunidadearen nazino nahiz hizkuntza-kontzientziak ahuldu egin dira, besteak beste, sufriduten dogun asimilazinoak eta euskerea salbauta dago lako baieztapenak faltsuak eta zentzunik bakoak diralako, errealidadea bestelakoa da eta euskerea ez dago normalizauta EHEko arduradunen eretxiz.
Horregaitik guztiagaitik, baztertzen gaituen legediei desobedientzia jarrerez erantzunez eta euskaldun izatearen harrotasunaz, orain da bizkundea hauspotzeko momentua; orain da izartuteko sasoia eta, esangura horretan, abenduaren 6an, euskaltzaleok hitzordu garrantzitsua dogu Durangon, 13:00ean, Landako gunean hasita. Euskeraz biziteko, Euskerearen Errepublika goiburuari eutsiz, Durangoko kaleak hartuko ditugu.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
