UEMAko kide izatea erabagi dabe Urdiaingo eta Zeberioko udalek

Bizkaie! 2025-11-07 11:05   Euskerea berbagai

​Zeberio eta Urdiain gogoan hartuta 120 udal izango ditu UEMAk.

Urdiain eta Zeberio. | Ikusi handiago | Argazki originala

Udal osoko bilkurak izan ditue aste honetan Urdiaingo eta Zeberioko udalek eta UEMAko kide izateko erabagia hartu dabe biek. Abenduaren 13an egingo du UEMAk urte amaierako batzar nagusia, Etxarri Aranatzen, eta orduan aztertuko ditu herri berrien eskaerak. Zeberio eta Urdiain gehituta, 120 udal izango ditu UEMAk. Guztien artean 355.000 biztanleko lurgune euskalduna osotzen dabe.

  • Urdiain Nafarroa Garaiko udalerria da, Sakana eskualdean dago, Burunda bailaren, eta 642 biztanle ditu.

Urdiaingo Udalak herenegun izan eban udal osoko bilkurea eta udalbatzako EH Bilduko 5 zinegotziek aho batez onartu eben UEMAko kide izatea.

Eeuskaldunak + ia euskaldunak % 80,05 dira Urdiainen. Ezagutzearen indize horrek, ostera, nabarmen doa behera kaleko erabilerearen (% 36,4) datuakaz alderatuta.

Urteetako bilakaera orokorrari erreparauta beheranzko joerea antzemoten da. Garai bateko udalerri euskaldun askoren bilakaereak argi erakusten dau, beraz, Urdiainek: ezagutza handiko udalerria izan arren, erabilereari jagokonez erderea nagusitzen da eta horrek eta beste hainbat aldagaik agirian ixten dabe euskerearen aldeko hizkuntza politika aurreratuaren beharra, herritarren ahalduntzean eta hizkuntza ohituretan eragiteko.

David Oroz Alonso Urdiaingo alkatearen eretxiz, gehienbat kezka hori gogoan hartuta etorri da UEMAra batzeko erabagia: azken urteetan, orain 20 bat urtetik hona, kaleko errealidadea guztiz aldatu da Urdiainen. Lehen, euskeraz egiten eben gehienek baina azken urteetan, ostera, erabilereak behera egin dau nabarmen, batez be ume eta gazteen artean. Eremu euskaldunean bizi eta euskeraz ikasi arren, badira ia euskeraz eroso egiteko kapaz ez diranak eta horrek zer pentsaua emoten deusku. Egoereari konponbidea emoteko lankidetza guztien beharra izango dogu.

  • Bizkaian, Arratia-Nerbioi eskualdeko Zeberio herria be UEMAko kide da, 1.081 biztanle dituana.

Zeberiok, barriz, atzo arratsaldean egindako udal osoko bilkuran onartu eban UEMAko kide izatea, EH Bilduko bost zinegotziren aldeko botoakaz eta EAJko zinegotzi biren abstentzinoaga.

Bizkaiko udalerri euskalduna da Zeberio. Bizkaia hego-mendebaldean dago, Arratia-Nerbioi eskualdean, eta igaz 1.081 biztanle zituan. Euskara indizea % 80,2 da Zeberion, baina Zeberion be ezagutzeagaz lotutako indize hori behera doa lehen hizkuntzearen (% 45,82) eta etxeko erabilerearen (% 33,92) datuei erreparauta.

Zeberio be euskerearen ezagutza handiko udalerria da baina euskerearen nagusitasun argirik bako udalerria. Horregaitik, kontzientziazinoan eta herritarren hizkuntza ohituretan eragiteko beharra ikusi dabe Zeberion be. Horren jakitun erabagi dau Zeberioko Udalak UEMAko kide izatea, besteak beste, herritarren ahalduntzean eta erabileran eragiteko UEMAren esperientzia bidelagun izango dabelakoan.

Beste alde batetik, abenduaren 13an egingo dau UEMAk urte amaierako batzar nagusia, Etxarri Aranatzen,
eta orduan aztertuko ditu herri barrien eskaerak. Urdiain eta Zeberio gogoan hartuta, 120 udal izango ditu UEMAk. Guztien artean 355.000 biztanleko lurgune euskalduna osotzen dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu