Euskaltzale ezagunek euskerearen aldeko Pizkundea aldarrikatu dabe
2025-11-07 09:03 Euskerea berbagai


Arantzazuko Santutegian batu dira, leku honek euskerearen eta euskaltzaletasunean historian izandako garrantzia kontuan hartuta. Hor izan dira, besteak beste, Kontxita Beitia, Miren Azkarate, Mertxe Mujika, Kike Amonarriz, Lorea Agirre eta Paul Bilbao. Eta ezin ahaztu Mari Karmen Garmendia, Anjeles Iztueta, Xabier Euzkitze, Paulo Agirrebaltzategi, Sagrario Aleman, Martxelo Otamendi.
Euskerea larrialdi egoeratik atarateko datorren abenduaren 27an, arratsaldeko 17:00etan, Bilbao Arena (Miribilla) euskaltzalez beteteko deia egin dabe, itxaropena eta ekimena buztartuz euskerearen Pizkundea bultzatzeko. Erosi sarrera hemen.
Euskerearen etorkizuna jokoan dago
Azken hamarkadetan zehar egindako ahalegin kolektiboari esker euskerearen bizibarritze prozesuak aurrerapen handiak izan ditu baina asko dira susperraldi aro hau eten dala edota atzeraldian gagozala dinoenak.
Gaur egungo globalizazino eta digitalizazinoak, oldarraldia ugaltzeak, erabilera sozialaren ahultzeak eta erronka barriek agirian itxi dabe euskerea eta hiztun komunidadea larrialdi linguistikoan gagozala eta beste arnasaldi bat behar dogula. Eta etorkizuna jokoan dan honetan ezinbestekoa da guztiok jagokun erantzukizuna geure egitea, euskerearen normalizazino eta bizibarritzearen aldeko indar barri bat sortzea.
Bide horretan ezinbestekoa da, euskerea egoera larrian izan dan beste momentu batzuetan bezela, berriro be, euskaltzaletasunaren giharra indartzea, izan be, euskereak eta euskal hiztun komunidadeak izan ditu lehenago be larrialdi gorriko momentuak momentuak. Eta euskaltzaleen eskutik etorri da aldi bakotxean Pizkundea, milaka euskaltzaleren bultzada, erabagi eta ekimenetatik. Eta milaka euskaltzale horreek momentu kritikoetan alkarregaz egiteko izan daben gaitasunetik.
Horretarako abenduaren 27ko ekitaldia sano garrantzitsua izango da. Euskereak, hizkuntza guztiek bezela, etorkizunik izango badau uniberso bat behar dau, esangurea emongo deutson irudi eta erreferentzia mundu bat. Eta unibersso hori kulturea da, euskerazko kulturea, zailtasun gehigarriak erantsiko dizkietela jakin arren, euskaraz sortzen duten kulturgileek eskaintzen diguten unibertsoa. Beraz, kultur kutsukoa izango da ekitaldia eta musikeak eta musikagileek, euskeraren soinu-bandeak, presentzia nabarmena izango dabe. Xehetasunak eta artisten zerrendea aurrerago aletuko ditugu.
Pizkunde barri bat
Abenduaren 27a data garrantzitsua izango da euskaltzale guztiontzat. Euskaltzaleon komunidade sentimendua sendotu eta arnasa kolektibo bat izango da, Pizkunde barri baten preminea irudikatzeko momentu sinboliko bezain garrantzitsua. Eta Pizkunde horretarako bidean etorriko diran beste mobilizazio batzuen abiaburu.
Euskararen etorkizuna jokoan dagoan honetan, euskaltzaleon garaia da. Batzekoa. Alkarregaz arnasa hartzekoa.
Abenduaren 27an, euskaltzale guztiak Bilbora!
Bertaratutakoak
Kontseiluko zuzendaritzakideak:
▪ Idurre Eskisabel – Idazkari Nagusia.
▪ Aize Otaño – AEK.
▪ Julen Arrizabalaga – Elkar.
▪ Nekane Artola – Euskal Herriko Ikastolak.
▪ Ainara Lasa – Berria.
▪ Amaia Zarrabeitia – Elhuyar.
▪ Jasone Mendizabal – Taupa Mugimendua.
▪ Joxerra Olano – IKA.
▪ Sebastian Castet – Euskal Konfederazinoa.
▪ Intza Gurrutxaga – EHE Euskal Herrian Euskaraz.
Euskalgintzako ordezkariak:
▪ Aitor Bengoetxea – UEU Udako Euskal Unibersidadea.
▪ Amaia Balda eta Ainhoa Lasa – EMUN.
▪ Laida Begiristain eta Marian Bidegain – Maizpide Euskaltegia.
▪ Haritz Azurmendi – JAKIN.
▪ Gotzon Gomez, Asun Elorriaga eta Gemma Telletxe (Gerediaga Alkartea).
▪ Joxepa Madariaga eta beste bat – Gerriko Elkartea.
▪ Gorka Torre – Euskal Konfederazinoa.
▪ Martin Aramendi – UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunidadea.
Erreferentziazko euskaltzaleak:
▪ Kontxita Beitia – Andereñoen mugimenduko aurrendaria.
▪ Miren Azkarate – Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailburua (2001-2009).
▪ Kike Amonarriz – Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ohia
▪ Mertxe Mujika – AEK-ko koordinatzaile ohia.
▪ Lorea Agirre – JAKIN aldizkariko zuzendaria.
▪ Paul Bilbao – Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi ohia.
▪ Baionako Etxepare lizeoko ikasleak eta Azterketak Euskaraz!
Bertaratu ez baina atxikimendua emon daben erreferentziazko euskaltzaleak:
▪ Mari Karmen Garmendia – Hizkuntzalaria eta Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura Sailburu izana (1995-2001).
▪ Paulo Agirrebaltzategi – Jakin pentsamendu aldizkaria sortu eban taldeko kidea.
▪ Sagrario Aleman – Euskaltzain osoa eta helduen euskalduntze-alfabetatze eremuko aurrendaria.
▪ Xabier Euzkitze – Kazetari ezaguna.
▪ Anjeles Iztueta – Matematikaria eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu izandakoa.
▪ Martxelo Otamendi – Egunkariako eta Berriako zuzendari ohia.
▪ Edurne Brouard – Helduen euskalduntze eta alfabetatze prozesuan erreferentea.
▪ Jakes Bortairu – Iparraldean euskerearen aldeko ekintzaiea.
▪ Juan Kruz Lakasta – Kazetaria eta Iruñerriko Euskalerria Irratiko koordinatzailea.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
