'Linguae Vasconum Primitiae bere etxean dago'
2025-11-07 07:52 Euskerea berbagai1545ean argitaratutako Bernat Etxepareren liburua ikusgai dago Baionako Euskal Museoan.

Imanol Pradales lehendakariak iragarri dau zemendiaren amaieran Parisera joango dala, Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrena ospatzeko. Baionako Euskal Museoan egin ditu adierazpenok Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae liburuaren ale bakarraren erakusketea dala-eta. Euskeraz inprimidtako lehen liburua da, 1545ean argitaratu eben Bordelen eta, orain, 480 urte aurrerago, Baionako Euskal Museoan –Frantziako Liburutegi Nazionalagaz eta Etxepare Euskal Institutuagaz lankidetzan– euskal literaturako mugarritzat jotako lan hau ikusgai izango da, 2026ko urtarrilera arte.
Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburu Ibone Bengoetxeagaz eta Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazaga batera, lehendakariak Baionako Euskal Museoa bisitau dau museoaren ehun urte bete dituanean eta Etxepare Euskal Institutuaren 15. urteurrenean. Behin-behineko erakusketa hau testuinguru horretan kokatzen da.
Linguae Vasconum Primitiae bere etxean dago. Gure Herrian dago. Eta, albiste honek harrotasunez beteten gaitu, euskerearen erabilerea bizibarritzeko beste salto bat egin behar dogu zehaztu dau du.
Esangura horretan, lehendakariak Parisera egingo dauen bidaia iragarri dau: bihar-etzikoei begira gagoz . Euskereak, 480 urte aurrerago, eten barik aurrera egin behar dau eta, horregaitik, hilaren amaieran, ni neu Parisera joango naz, Frantziako Liburutegi Nazionalaren egoitzara. Zertarako? Etxepare Institutuak 15. urteurren honetan dauen helburuan beste pausu bat emoteko: euskerea eta euskal kulturea frankofoniaren eremuan zabaltzen jarraitzeko. Aliatu barriak bilatzeko, aurreratu dau Pradalesek.
Lehendakariak liburuaren eta egilearen balioa azpimarratu eta gogoratu dau Etxepareren ondarea bizi-bizirik dagoala oraindino: "Etxeparek Euskara, jalgi hadi mundura esaldia itxi eban idatzita eta bidea zehazterakoan bete betean asmau eban. Gaur, guri jagoku euskerea bizibarritzeko prozesuan, datozen hamarkadetako oinarri eta printzipioak definidute. Gaur, guri jagoku erronka barriei erantzun gaurkotuak eta egokiak emotea”, nabarmendu dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
