50 euskal enpresa baino gehiago Gourmets Klubaren 2017ko Nazinoarteko Azokan
2017-04-25 08:22 Jan edanakAurten, behi gaztai freskoa eta Eusko Label esnez egindako gaztai freskoa aurkeztuko dira.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, HAZI Fundazinoagaz alkarlanean, 49 euskal enpresak taldean parte hartzea bultzatu dau Gourmets Klubaren 31. Nazinoarteko Azokan. Azokea eguenean amaituko da Madrilen.
Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, azokan dago Elikagaien Industrietako zuzendariagaz, Peli Manterolagaz batera, nekazaritzako eta arrantzako elikagaien industriaren sektoreak Euskadin egiten dauen lana balioesteko, eta bertaratu diran euskal enpresei babesa emoteko.
Aurten, hainbat enpresa dira merkaturatuko dituen produktu barriak aurkeztuko dituenak; Azokan parte hartzen dagozan euskal enpresa gehienek Euskadi Basque Country standaren barruan aurkeztuko ditue euren produktuak.
Ganera, 11 euskal enpresak alkarrizketak izango ditue nazinoarteko erosle posibleakaz Gourmets Nazinoarteko Azokearen Agenda Business gunean.
Ondokoak dira Euskadi-Basque Country standaren barruan egongo diran enpresa erakusketariak: Petritegi Sagardotegia, Covila upategiak, Lar de Paula upategia, Altun upategiak, Ostatu upategiak, Luberri Monje Amestoy, Eukeni, Xarmant, Artomaña Txakolina, Ameztoi Txakolina, Ameztoi, Axpe Txakolina, Gaintza Txakolina, Hika Txakolina, Gorka Izagirre, Licores Barañano, Urban Beer, Cafés Baqué, Goine Esneki Naturalak, Conservas Oritz, Conservas Serrats, Conservas Olasagasti, Conservas Heisa, Conservas Zallo, Salanort, Ondare, orpachef, Bacalaos Alkorta, Bacalao Giraldo, Campos-Salica, La Cocina del Norte, Añanako gatza, Gildas Albizabal, Agiña Piperrak, Zubelzu Piparrak, Lur Lan, Barrenetxe, Pates Zubia, Delicass, Ederpesca, Geltoki, Rafa Gorrotxategi, Sarriegui patata frijituak, Paturpat, Vermuyten esnekiak, Vascolac, Aldanondo, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapena eta Lanbroa Gourmet.
Beste euskal enpresa batzuek be euren stand propioagaz dagoz azokan, besteak beste, Yurrita Group, Casa Brigitte, Casa Eceiza, Gesalaga Precocinados, Txogitxu, Okin, Nortindal Sea Products Sl eta Artzai Gazta.
Nobedadeak produktuetan
Aurten enpresa batzuek produktu barritzaileak eroan ditue azokara, besteak beste, ondokoek: Behi gazta freskoa eta Eusko Label esnez egindako gaztai freskoa; Bosgarren gamako patatak, konsumorako prest; krema begetal harrotuko mahuka, azukeraduna, konsumorako prest; Topping royale duo Gold, ezin hobea harrotzeko eta kozinetako; Kroketak, errezeta barriakaz preparautakoak; Gildak, Arronizko oliba bariedadeagaz; Gildak, bermutez betetako olibakaz; Gildak, galeper arrautzagaz; Gildak, orburuakaz; Txakolina, mahastizaintza integratuaren egiaztagiriagaz; Hegaluzearen solomoak, Ezpeletako piperragaz; Hegaluzearen solomoak, oliba orio ekogaz, olibondoko polifenolakaz; Hegaluzearen trontzoa, nekazaritza ekologikoko oliba orio birjina estragaz; Berdel moussea; Berdelaren moussea, Pedro Ximenezegaz; Ibarrako piparra, Eusko Labelduna eta egiaztapen ekologikoagaz; % 48ko bol.-eko oinarri neutro espezifikoa, likoreak egiteko; Etxeko pattarrrak; Beren Arabako Errioxako ardaoak aurkezten dituen upategiak; eta Gelée, txakolinez eginda.
Gastronomia Turismoari babesa
Euskadik dauen Stand-ak Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako Euskadi Gastronomikari zuzendutako lekua izango dau. Esandako espazioan gastronomiari buruzko informazinoa topau ahal izango da, Euskadi bisitetako motibazinoen % 21 dala kontuan hartuta. Beraz, hauxe da city breaks-en atzean (% 25) bigarren arrazoi nagusia aisiari lotutako turistak gurera etorteko. Produktu gastronomikoez gan, erakusketan zehar stand-eko informazino orokorreko gunean turismoa sustatzeko bideoak jarriko dira.
2017ko Gourmets Azokea
Gourmets Azokea kalidadeko elikagai eta edarien nazinoarteko azokea da, eta kalidadeko gastronomiaren sektorean erreferentea da Europan. Ezinbesteko hitzordua bihurtu da sektoreko profesionalentzat, fabrikatzaileen eta konsumitzaileen arteko alkargunea baita.
Edizino honetarako 85.000 bisitari eta 200 miloe euroko negozio bolumena sortzea espero da.
Azokeak 1.500 erakusketari ditu eta erakusketariek 37.500 produktu inguru aurkeztuko ditue, horretatik 1.200 nobedadeak izanik.
Aurten, Aretoan nazinoarteko ordezkaritza zabala egongo da, esaterako, Suitzakoak, Hungariakoak, Italiakoak, Frantziakoak, Portugalekoak, Herbeheretakoak eta Perukoak egongo dira bertan, baita Kanadakoak bere.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Iruzkintxu bat: neuk, harako hatan K.Michelenak proposatu eban modura, "euzko" ibiliko neuke "vasco" esateko, eta "euskal" "euskaldun" esateko bakarrik ibiliko neuke. Holantxe ebitauko neuke gaur egungo saltsa kaltegarri hau, emoten dauelako danok, erdaldunak eta euskaldunak gauza bera garala, eta geu, euskaldunok, erdeldunen artean gero eta ikusezinago: ¡Viva los vascos! (Y las vascas)