Jan-edanak  II. urtea // 19. zenbakia - 2003ko zezeilaren 1a

Artxoa laban erreta


Zelan egin:

Artxoa preparetea benetan erraza da. Artxoa garbi garbi emongo deuskue merkatuan eta, gura izan ezkero, baita zatituta be; bakotxak pentsau beharko dau zelan preparau: osorik ala zatituta.

Labarako prest dagoan plaka batean ipini artxoa eta bitartean labea martxan jarriko dogu berotzen joan daiten; gitxi gorabehera, 180 gradutan ipintea da nire gomendioa. Artxoari gatza botako deutsagu alde guztietatik eta ondoren, oliba-orioa bota; artxoa oriotan ondo bustitea komenidu da. Jarraian, plakearen azpialdean ur apur bat ipini; oso garrantzitsua da ura botatea artxoa erre aurretik, artxoaren tenperaturea gehiegi igon ez daiten eta holan apurka-apurka egiten joango da; uragaz plakearen azpialdea bustiten ez badogu, gainetik larregi erre eta barrutik gordinik geratuko jaku. Laban sartu aurretik berakatza be ipiniko dogu bizigarri legez; txiki-txiki eginda barik, berakatz burua osorik ipiniko dogu bazter batean erditik bi ebagita eta zuritu barik.

Zailtasun handiegirik barik, prest dogu ba laban sartzeko eta labea tenperatura egokian badago, aurrera. Artxoa geldiro-geldiro erretan joango da eta bota deutsagun ura, barriz, ebaporetan joango da. Artxoa erretan dogun bitartean, kontuan izan behar da, denpora guztian ura behar dauela eta, beraz, lantzean behin labako atea zabaldu eta ur gehiago bota behar dogun ikusten joango gara; horrezaz ganera, tarteka ur barik geratu dala ikusten dogunean, ardao zuria be bota geinke artxoa erreta dagoala ikusi arte.

Arxoa erretako prozesuan pazientzia behar da ze, gitxi gorabehera, pare bat ordu edo beharko ditu, beti be, artxoaren tamainuaren eta labako tenperaturearen arabera. Artxoa eginda dagoala pentsetan dogunean, izotz apur bat gaineratuko deutsagu, holan, okelea errazago askatuko dogulako hazurretatik. Azkenik, artxo errearen lagungarri, entsaladea ipiniko neuke nik. On egin.

BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.

Kaixo irakurleok, egunak, asteak eta hilebeteak benetan arin doaz; konturatu barik zezeila heldu jaku eta beragaz batera, Euskal Herriko betiko produktu bat, artxoa. Oraingo honetan beraz, artxoagaz egingo dogu behar eta preparetako erak asko izan arren, guk modu tradizionalean egingo dogu, hau da, laban erreta.

Ezertan hasi aurretik, artxo klase bi dagozala jakitea garrantzitsua da, izan be, erosketak egiten gagozanean, dendariek eurek be bata edo bestea eskainiko deuskuelako; esan beharrik be ez dago baina badaezpada esan daigun artxoa ardiaren kumea dala. Artxo klase biak edadearen arabera bereizten dira.

Esneko artxoa da lehenengoa eta izenak berak adierazoten dauen moduan, esnea bakarrik hartu dauen animalia da eta prozesu hori artxoaren jaiotzatik sei hilebete bete bitartean emoten da. Artxo hau samurrena da izatez, baita karuena be.

Bedarreko artxoa da bigarrena eta aurrekoan legez, kasu honetan be izenak esaten deusku zer emon deutsien jaten. Artxo mueta hau esneagaz eta bedarragaz hazitakoa da. Artxo klase honen okelea samurra izaten da baina ez lehenengoarena bezain samurra. Artxo hau sei hilebetetik urte betera bitartekoa izaten da.

Gauzak holan dirala, honezkero badakigu artxoa urtebeteko arkumea dala eta edadearen arabera bereizten doguzala. Prest gagoz, beraz, erosketak egiteko eta produkturik, kasu honetan, artxorik onena erosteko. Beste barik, sartu gaitezan kozinan.

Artxoa laban erreta

Osogaiak:

- Artxoa.
- Gatza.
- Oliba-orioa.
- Berakatza.
- Ardao zuria.
- Ura.
- Izotza.