Arrain-zopa bero-beroa gabonetako gehiegikeriak garbitzeko
Zelan egin:
Lapiko baten legatz buru bategaz arrain saldea egingo dogu. Horretarako, lapikoan jarriko dogu legatz burua eta bi litro ur hotzez tapauko dogu buru hori, gatz apur bat eta oliba-orio txorrotada bat gaineratuta. Jarraian surtan jarri eta 45 minututan irakin, ez gehiago eta jarraian salda hori irazi egingo dogu.
Arrain saldea egiten dogun bitartean, beste lapiko baten, arrain-zoparako fondoa preparetan hasiko gara. Barazkiak txiki-txiki egingo doguz lehenengo eta behin (berakatza, kipulea, porrua, azenarioa, piper berdea eta tomate heldua takotxuetan). Gero jarraian lapikoan, oliba-orioa jarriko dogu su motelean eta banan banan barazkiak botaten joango gara, lehenengo berakatza, jarraian kipulea, gero piper berdea, ostean azenarioa, geroago porrua eta azkenik tomatea.
Behin barazkiak su motelean ondo sueztituta dagozala pentsetan dogunean, brandy edo eta cognac kopa erdia gaineratu eta kontu handiz sua emongo deutsagu (flameau). Sua berez amatetan danean, tomate saldea gaineratuko deutsagu eta jarraian lehen egindako arrain-zopea. Guztia irakiten hasterakoan arroza gaineratu eta ordu erdiz irakiten itxiko dogu arroza egosi arte (arrozak arrain-zopea sendotuko dau, urunaren ordez). Denpora hori pasau ondoren, turmixean ondo pasau eta jarraian txino batetik pasauko dogu fin-fin geratu daiten; ondoren, barriro irakiten ipini sopa guztia, geratzen jakuzan legatz, almeja eta ganbakaz batera. Gehienez bost minututan euki eta prest egongo da. On egin.
BeƱat Ormaetxea,
Aretxondo Jatetxeko Sukaldaria.
Kaixo irakurleok, urte berri honi hasierea emoteko eta gabonetako oturuntza eta gehiegikeriak garbitzen joan gaitezan, jateko arinak preparauko doguz. Momenturako eta eguraldia zoro-moro ibili arren, oraindino neguan gagozan ezkero, zopa beroak oso ondo sartzen dira egun honeetan gure dietan. Pekatu handia da eta sekula be egin behar ez doguna: gabon-jaiotan asko jan dogulako jateari itxi, ez da bape egokia ze beste gauza batzuen artean desoreka handia sortuko dalako gure gorputzean. Esandakoak esanda, gorputzean jateko suabe eta alimentu handikoak sartuko doguz, berbarako sukaldean sartu eta arrain-zopa beroa preparako dogu.
Arrain-zopea
Osogaiak (4 lagunentzako)
- Litro bat eta erdi arrain saldea (legatz buru bategaz egindakoa).
- Kipula bat.
- Porru bat.
- Azenario bat.
- Piper berde bat.
- Tomate heldu bat.
- Bost koilarakada tomate saltsa.
- Berakatz ale bi.
- Sei koilarakada oliba-orio.
- Arroza: 25 gramo.
- Kopa erdi brandy edo eta cognac
- Gatza.
- 16 bat almeja.
- 100 gr. legatz (takotxuetan ebagita).
- 12 ganba ondo zurituta.